Plazerraz bi hitz
Bateriajole on batek egin behar du denborarekin jolastu; egin behar du
denbora zatikatu eta zati bakoitza frakzionatu; egin behar du lauren
lekuan hiru sartu, bost sartu, sei sartu.
Bateriajole on batek eskutik
eraman behar zaitu eta gutxien espero duzunean askatu egingo dizu eskua
eta oinen azpian ezer ez duzula konturatzen zarenean, hori zorabioa!
Bateriajole
on batek tentsioa sortu behar du eta tentsio hori gorantz eta gorantz
eraman eta gehiago jasan ezin denean askatu beharrean oraindik gorago
eraman behar du, geroago eztanda batez askatzeko; edo ez.
Bateriajole on batek
gurekin ere jolastu behar du
eta eraman behar gaitu hona eta
hara, laga, berriro
oratu eta
astindu.
Bateriajole
on batek harritu egin behar gaitu. Ostegun gauean Mark Guillianak
harritu gintuen bezala. Ostiralean arratsaldez Hasier Oleagak harritu
gintuen bezala. Mark Mondesirrek asteazkenean bere teknika txundigarriarekin ere lortu ez zuena.
Avishai Cohen Trio eta Jeronimo Martin Trio taldeek kontzertu gogoangarriak eskaini zizkiguten aurreko ostegunean, Getxoko jazzaldian.
Eta maitemindu egin nintzen. Abesti batekin maitemindu nintzen. Jarri kaskoak, igo bolumena eta entzun:
Iruzkinak
iturri 2008-07-18 22:12 #1
<p>Jozulin: bateria-gizona. Domekan elkar agurtuko dugulakoan. Bateria eraman behar da?</p><br><br><br>
Utzi iruzkina: