Kategoria: bateria
-Zer galdetzen dio bateriajole batek orkestra zuzendariari jotzen hasi baino lehen? -Nola nahi duzu jotzea, arinegi ala astiroegi? -Entzun duzu unibertsitatera joan zen bateriajolearen istorioa? -Ez. -Nik ere ez. -Nola deitzen diogu musikariekin ibiltzen den pertsonari? -Bateriajolea. -Zer da bateriajole bat? -Musikarien lagunik onena. -Zenbat bateriajole dira beharrezkoak bonbila bat aldatzeko? -Hogei. Batek bonbilari eutsiko dio eta beste hemeretziek edan egingo dute gela biraka hasi arte. -Nola deitzen d...
Bateriajole on batek egin behar du denborarekin jolastu; egin behar du denbora zatikatu eta zati bakoitza frakzionatu; egin behar du lauren lekuan hiru sartu, bost sartu, sei sartu. Bateriajole on batek eskutik eraman behar zaitu eta gutxien espero duzunean askatu egingo dizu eskua eta oinen azpian ezer ez duzula konturatzen zarenean, hori zorabioa!Bateriajole on batek tentsioa sortu behar du eta tentsio hori gorantz eta gorantz eraman eta gehiago jasan ezin denean askatu beharrean oraindik gorago eraman behar du, geroago eztanda batez askatzeko; edo ez.Bateriajole on batek gurekin ere jol...