Bateriajoleak, izaki maitagarri horiek.
-Zer galdetzen dio bateriajole batek orkestra
zuzendariari jotzen hasi baino lehen?
-Nola nahi duzu jotzea, arinegi ala astiroegi?
-Entzun duzu unibertsitatera joan zen
bateriajolearen istorioa?
-Ez.
-Nik ere ez.
-Nola deitzen diogu musikariekin ibiltzen den
pertsonari?
-Bateriajolea.
-Zer da bateriajole bat?
-Musikarien lagunik onena.
-Zenbat bateriajole dira beharrezkoak bonbila
bat aldatzeko?
-Hogei. Batek bonbilari eutsiko dio eta beste hemeretziek edan egingo dute gela biraka hasi arte.
-Nola deitzen diogu neskalagunarekin moztu
duen bateriajoleari?
-Homeless.
-Zertarako dauzkate bateriajoleek bi neurona?
-Bi baketei eutsi ahal izateko.
Bateriajoleen arteko solasa:
-Uste dut nire auzokoa ez dabilela oso ondo
burutik?
-Zer, ba?
-Bat-batean goizaldeko hiruretan hormak
jotzen hasten da, zoro baten moduan.
-Ta, zuk zer egiten duzu?
-Nik? Ezer ere ez, bateria jotzen jarraitu...
-Zertan dira antzekoak bateria solo bat eta
orgasmo bat?
-Kasu bietan dakizu badatorrela... Eta ezin duzu ezer egin saihesteko.
-Zer egin behar duzu bateriajole batek
jotzeari utz diezaion?
-Partitura bat eman.
-Eta pianojole batek jotzeari utz diezaion?
-Partitura kendu!!
Iruzkinak
Benito 2009-01-27 20:21 #1

Nork ez du inoiz montatu bateria bat Colonen danborrekin eta lapikoen tapekin, e!

Patxi 2009-01-29 09:22 #2
Baietz gustatu
Jozulin 2009-01-31 11:56 #3
Benito eta Patxi:

Pun-txin-pa!
pum-pata-pum!
Tapatapa-pum!
Tan-tum, tan-tum, tan-patapum!
Txissssss!

Eskerrik asko!

Utzi iruzkina: