Strange Fruit izango da jazzaren historiako abestirik tristeena beharbada, ta Billie Holiday-k utzi zizkigunen arteko ezagunena ere bai. Hauxe da kantaren historia.           Artista handi askok bezala ez zuen izan bizitza errazik Eleonora Fagan-ek, horixe zen bere benetako izena. Amak hamahiru urte zituela, aitak hamabost, izan zuten Billie. Aitak, bera ere musikaria, ez zituen egun asko egiten etxean eta halako batean etxetik joan zen berriro ez itzultzeko.      &nb...


Bateriajole on batek egin behar du denborarekin jolastu; egin behar du denbora zatikatu eta zati bakoitza frakzionatu; egin behar du lauren lekuan hiru sartu, bost sartu, sei sartu. Bateriajole on batek eskutik eraman behar zaitu eta gutxien espero duzunean askatu egingo dizu eskua eta oinen azpian ezer ez duzula konturatzen zarenean, hori zorabioa!Bateriajole on batek tentsioa sortu behar du eta tentsio hori gorantz eta gorantz eraman eta gehiago jasan ezin denean askatu beharrean oraindik gorago eraman behar du, geroago eztanda batez askatzeko; edo ez.Bateriajole on batek gurekin ere jol...


Pianojole zaharra handitu egiten da –oraindik- azken akordea jo orduko, entzuleen txalo zaparrada entzuten duenean. Gaur ere hala izan da eta kamerinorantz daraman pasabidean, oihala behean jada, Bravo! eta Bravissimo!-ak entzuten jarraitzen du. Asetuta dago, kontzertua ederto atera zaio; bera izan da lehena horretaz ohartzen. Kamerinoko atearen ondora heltzean ikusi du: zain dauka andere heldu bat, soineko zabal eta beltz batez jantzia; saman dena perla, dena perfume; aurpegian dena margo, dena irribarre zabal zuri. Eta begiradan dena mirespen. Sarrerako mutikoari eskupeko ederra emanda l...


Azken iruzkinak