Biba! Gora! Yujuuu! Aleluia! Lortu dugu!
Hasi da
lasterketa. Bazen garaia. Patxi Lopezen ekimen ausartaren ostean,
Andoni Ortuzarren (*) ahotik entzun dugu Euzko Alderdi Jeltzalearen
erantzun are ausartagoa: PSE-k gobernatzen dituen udaletan euskararen
aldeko mozioak aurkeztuko ditu, PSE-ren "benetako asmoak" frogatzeko,
agerian uzteko.
Argi dago -garden- hurrengo pausua izango dela PSE-k frogatu
nahi izatea EAJ benetan dagoen euskararen alde eta proposamen "anitz, demokratiko eta integratzaileak" aurkeztuko dituela jeltzaleen udaletan. Azken urratsa
izango da PP-k EAJ zein PSE-ren menpeko udaletan ekimen ezin
berritzaileagoak aurkeztuko dituela edota euskara atalari dagozkion
aurrekontuen igoera geometrikoa esijituko duela. Gauzak hala, eta
hauteslegoaren aurrean ezin euskaltzaleago agertzeko beharrizan hori
dela eta, proposamen horiek guztiak onartuko dituzte EAEko herri eta hiri guztietan.
Sekulako dirutzak, txunditzeko moduko egitasmoak... Amets bat!!
Beraz:
Euskaltegi, Euskara zerbitzu, Euskara talde, Mintzalagun, Herri
aldizkari, Egunkari, Gueborri, Mendigoizale Elkarte, Elkarte
(G)astronomiko, Swinger Euskaldunen Elkarte, Ikastola... HASI
ZAITEZTE BEREHALA EGITEN BEHAR DITUZUEN GAUZEN ZERRENDA!!!
Eskatzea
librea da eta ematea ere bai, jakina; baina, entzun, aprobetxatu
hurrengo aste eta hilabeteotan zabalduko den "Nor da euskalt - zaleago?"
lasterketa. Euskararentzako aurrekontu potoloak ikusten ditut etorkizun
hurbilean. Zer behar duzue?: Beste irakasle bi? Mintzalagunarako
sustatzaileak soldata duin batekin? Ordenagailuak? Biltzeko areto bat?
Garagardoa?...
Mesedez, egidazue jaramon, egizue zerrenda; ez da txantxa. Badakizue: "Egon hadi lo eta jango dunk mehe". Behin hauteskundeak pasatuz gero, agur!
Ez horregatik.
(*) Kontuz morroi honekin. Halako alkondara, gorbata eta jaka eramateko gai denak edozer egin dezake.
Iruzkinak
Benito 2008-10-07 22:54 #1
Epaleee! Crisis, what crisis?

leire 2008-10-08 16:39 #2
Yuju! Ye, ye, ye!
Orain da sasoia! Eska diezaiogun Haberi orduak jaisteko, baita ratioak ere!
gora hauteskundeak!

Txadonak 2008-10-10 23:10 #3
Hau suertea! PSOEk gobernaten dauen herri baten bizi naz; eta bai, igerten da euskerean alde egiten dabizena, ezpabe begituzue jaietan daozen kartelak eta programak euskeraz ze ondo idatzita daozen.
Zerrendea luzea da baina orain arte ikusi doten onena alkate andrean agur hau da: "Kaixo basurtarrak".
Basurtokoak ete gara orain?

Utzi iruzkina: