Carpe diem (I)

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2008-10-03 16:16



 

1979 eta 1983 urteak bitartean Dave Smith, S. Frankel eta J. Yarnell-ek  ikerketa burutu zuten Britainia Handian; helburua, orgasmoen maiztasuna eta hilkortasun-tasaren arteko erlazioa argitzea. Hamar urtez geroztiko jarraipenean aurkitu zuten heriotza-tasa %50 txikiagoa zela orgasmoak sarritan -astean bitan edo gehiago- izaten zituzten gizonetan, orgasmo gutxi -hilean bat baino gutxiago- izaten zituztenetan baino. Gainontzeko eragileak (adina, gizarte maila, tabakozaletasuna...) kontrolatu ostean ere frogatuta geratu zen harreman estua –eta estatistikoki esanguratsua- orgasmoen maiztasuna eta hiltzeko arriskuaren artean; beste hitz batzuetan esanda: zenbat eta orgasmo gehiago, orduan eta hiltzeko arrisku gutxiago.

 

Ta, zeri itxaroten ari gara?






P.S: Are gehiago.






 


Utzi iruzkina: