Kategoria: carpe_diem
"Nottinghameko Unibertsitatean (Erresuma Batua) eginiko ikerketa baten arabera, gazte garaian sexu jardun oparoa izan duten gizonezkoek prostatako minbizia izateko aukera handiagoa dute. Zehazki, 20 eta 40 urte bitartean sexu harreman gehiago dituzten edo gehiagotan masturbatzen diren gizonek dute arrisku handiena. Aldiz, 50 urtetik gora, jardun berbera onuragarria izan daiteke." Aizu! aldizkarian irakur dezakezue goikoa zehaztasun handiagoz: ehunekoak, kopuruak...Harritu egin nau berriak nik bestelako ustea bainuen, zientziaren argitan. Baina hona hemen zientziaren handitasuna...
1979 eta 1983 urteak bitartean Dave Smith, S. Frankel eta J. Yarnell-ek ikerketa burutu zuten Britainia Handian; helburua, orgasmoen maiztasuna eta hilkortasun-tasaren arteko erlazioa argitzea. Hamar urtez geroztiko jarraipenean aurkitu zuten heriotza-tasa %50 txikiagoa zela orgasmoak sarritan -astean bitan edo gehiago- izaten zituzten gizonetan, orgasmo gutxi -hilean bat baino gutxiago- izaten zituztenetan baino. Gainontzeko eragileak (adina, gizarte maila, tabakozaletasuna...) kontrolatu ostean ere frogatuta geratu zen harreman estua –eta estatistikoki esanguratsua- or...
Esan zuen poetak: E' un mondo difficile e vita intensa felicita' a momenti e futuro incerto il fuoco e l'acqua con certa calma serata di vento e nostra piccola vita e nostro grande cuore Nostra piccola vita hau felicita' a momenti - ren bila ibiltzea da; topatuz gero, beraz: aprobetxatu!