Esan ezin dena.

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2009-03-04 12:56

 

 

 

Badira sekretuak -baditugu sekretuak- inori ere kontatuko ez dizkiogunak, inola ere ez, agian hainbeste urtetan kontu handiz landu dugun besteekiko irudia betiko desegin dezakeelako sekretu soil batek. Esan ezinezko horiek, inoiz inori aitortzeko adorea bildu ezean, gurekin hilko dira.

 

Sekretu guztiek, ordea, badute kontatzera behartzen gaituen har bat, bakean uzten ez gaituen Krispin Kilker bat, nerabezaroan eskolako pupitreetan J x M edo J x A idaztarazten ziguna, esaterako. Isilpeko erru guztiek eragiten digute ezinegon hori, esan-ez esan balantzaka ibilarazten gaituen zalantza hori: ez dugu nahi inork jakin ditzan, baina baten bat horren jakitun egiteko beharra sentitzen dugu, barrenak lasaitu edo norbaitek ulertzea barkatzea lortze aldera.

 

Konfesorerik ez dugu dagoeneko, eta lagunak ere uste dut ez daudela sarritan gure pena eta pekatuak entzuteko tenorean. Gainera nork aitortuko lioke lagun min bati gure irudia betiko zikinduko lukeen sekretu iluna?

 

Behiala ginen nerabe maiteminduek bezala egin dezakegu gaur egun ere, nor garen inork ez jakiteko moduan, igarri ezinezko mozorro baten babesa aukeratu - http://is.gd/nOxzq esaterako- eta Secrettwit-en argitara eman. Dagoeneko ia 27.000 isilpeko aitorpen argitaratu dituzte. Eta zertaz? Ikusi besterik ez dago etiketa lainoa. Baita zenbait mezu ere:

 

 

"my friends and family don't know i've flunked out of grad school and i'm on anti-depressants"

 

"My husband doesn't want to have any physical contact with me. It's been 5 years"

 

"I hate Sundays, and I'm the pastor"

 

"My dad told me today I will never be as good as my older brothers because I am a girl. I'm going to prove him wrong."

 

Edo:

 

"We had sex on your sofa".

 


Mendekuaren gozoa dastatu duten hauei anonimo batek erantzun die: Bastards.

 

Eta zuk, zer ez zenioke inoiz inori esango? Ez! Ez erantzun!






Utzi iruzkina: