Kategoria: sekretuak
Badira sekretuak -baditugu sekretuak- inori ere kontatuko ez dizkiogunak, inola ere ez, agian hainbeste urtetan kontu handiz landu dugun besteekiko irudia betiko desegin dezakeelako sekretu soil batek. Esan ezinezko horiek, inoiz inori aitortzeko adorea bildu ezean, gurekin hilko dira. Sekretu guztiek, ordea, badute kontatzera behartzen gaituen har bat, bakean uzten ez gaituen Krispin Kilker bat, nerabezaroan eskolako pupitreetan J x M edo J x A idaztarazten ziguna, esaterako. Isilpeko erru guztiek eragiten digute ezinegon hori, esan-ez esan balantzaka i...