Brad Pitt-en Araua (Autolaguntza)
Gaurkoan Baga, biga,
bloga!-n autolaguntza pixka bat: Aholkuak,
tokatu zaizkigun garai nahasi hauetan bizirik
irauteko lagungarri izan nahi dutenak.
Brad Pitt-en Araua.
Brad Pitt-en Araua honela labur genezake:
Proposatu iezaiozu gustuko duzun emakumeari zurekin joan dadin afaltzera, zinera... hitz batez eskaiozu zita bat. Baietz esan dizu? Ondo, beharbada bere gustukoa zara. Baina, aitzakia bat jartzen badu zurekin ez joateko, zer? Brad Pitt-en Araua aplikatzeko momentua heldu da.
Suposa dezagun zure ordez Brad Pitt-ek eskatu diola zita. Aitzakia berbera jarriko luke berarekin ez irteteko? Brad Pitt-ek irteteko esan izan balio erantzungo zion ikasi behar duela edo lagunekin plana duela edo...? EZ. Plan guztiak atzeratu edo bertan behera utziko zituen Brad Pitt-ekin joan ahal izateko.
Baina –ai!- zu ez zara
Brad Pitt. Emakume bat zurekin benetan interesatuta balego, dituen plan guztiak
utziko lituzke zurekin egoteko. Salbuespenak egon litezke, jakina. Baliteke
benetan ezin izatea egun zehatz batean baina, kasu horretan, proposatuko luke
berak beste egun bat. Esaterako, esango luke: “Zapatu honetan ezinezkoa zait.
Eta hurrengorako geratzen bagara?”
Ez irteteko aitzakia jartzen badu eta ez badizu ordezko planik eskaintzen, ez duzu berarentzat interesik, alferrik ari zara eta ez duzu ezer lortuko.
Edo bai; badakizu: Ezina ekinez egina.
Iruzkinak
Angelina 2009-02-14 19:29 #1
Bale, proba bat:
Jozulin, afaldu nahi duzu nirekin?

Vane 2009-02-16 13:08 #2
Hey Jozulin tio pasatu Angelina horretaz tio, ke da una sorgiña ke te pasas. etorri nirekin eta artzen dugu trago batzuk en Barrenka.

jaio 2009-02-17 12:55 #3
Hori da arrakasta, hori, Jozulin. Pretendienteen kastiña egin beharko duzu
Brad 2009-02-17 20:54 #4
Vane, pasatu zure tuentia, tia.

Jozulin 2009-02-19 16:41 #5
Angelina, Vane, Jaio: Hirurontzat egongo da lekutxo bat mahaian afaltzera bagoaz. Ez naiz jeloskorra.

Brad: Brad, tio, kendu erditik, bale?: Ospa! Alde! Ut! Aire! Hanka!
Utzi iruzkina: