Kategoria: autolaguntza
Gaur autolaguntza apur bat. Bizitzan zer den beharrezko kantak esan zigun aspaldi, baina hiru gauza horietaz gain badira beste zenbait. Esaterako, bizipoza; esaterako umorea; esaterako, pentsatzeko askatasuna. Eta garrantzitsuena orain dator, baina ez da erraza azaltzen. Ea ba: Izena @luistxo ri hartu diot eman zuen hitzaldi batetik eta deitzen da Guerra Termonuclear Total (Global Thermonuclear War). Kontua da Juegos de Guerra (War Games) filman David gaztetxoak eszena honetan bere gustuko neska limurtu nahi duela. Pentagonoko ordenagailuan sartzea lortu eta nola lil...
Gaurkoan Baga, biga, bloga!-n autolaguntza pixka bat: Aholkuak, tokatu zaizkigun garai nahasi hauetan bizirik irauteko lagungarri izan nahi dutenak. Brad Pitt-en Araua. Brad Pitt-en Araua honela labur genezake: Proposatu iezaiozu gustuko duzun emakumeari zurekin joan dadin afaltzera, zinera... hitz batez eskaiozu zita bat. Baietz esan dizu? Ondo, beharbada bere gustukoa zara. Baina, aitzakia bat jartzen badu zurekin ez joateko, zer? Brad Pitt-en Araua aplikatzeko momentua heldu da...
Galdera “potentea”, bai horixe: Zerk lagundu dizue bizitzan? Konatxe jaunak erantzun zion bere blogean, sagardotegitik bueltan –begiak lauso, gogoa argi-, eta irakurri nuenetik hor erabili dut buruan jiraka, ezin ezabatu. Nahi ere ez, bestalde. Gainera galderak badu meme trazarik eta beraz, inork nahi izanez gero, segi dezala katea... Hona niri zerk lagundu didan (*): Haurtzarotik gaztarorako garaian udaro irakurtzen izan nuen Daniel Defoeren Robinson Crusoe; Mortadelo y Filemonen tebeoak eta Marvelen komikiak; Arthur C. Clarkeren 2001 una odisea espacial, El mundo...