Piano baten gainean (VI): Evelyn Glennie

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2009-06-15 11:59

Ez da abendua, ez denez, baina entzun ezazue gabon doinu hau; gero esango dizuet zergatik:

Evelyn Glennie ez da bereziki ezaguna pianojole bezala. Sona handiagoa du perkusioaren munduan, era guztietako danborrak, bateria eta, batez ere, marinba jotzen du maisuki. Nana Vasconcelos, Bela Fleck, Bjork, Bobby McFerrin, Sting... hauekin guztiokin jo du eta orkestra eta zuzendari ezagunenekin bete ditu mundu osoko aretoak.

Musika konposatu ere egiten du eta hogei urtetako ibilbidean askotariko merezimenduak jaso ditu, tartean Grammy bat eta –adi datuari- hamabost Doktoretza, unibertsitate desberdinek emanak. Ehun kontzertu baino gehiago eskaintzen ditu urtean munduan zehar egiten dituen biratan.

Ikusten duzuenez, musikari izenduna da duela berrogeitalau urte Aberdeenen (Eskozia) jaiotako emakume hau. Dena dela, Evelin Glennie berezi egiten duena beste zerbait da:  gorra da; 12 urte zituenetik ia guztiz gorra. Hurrengo berbaldian -TED hitzaldi bat- azaltzen du zelan aditu dezakegun entzun gabe, zelan izan daitekeen bera musikari gorra izanagatik ere. Eta musikari handia izateaz gain hizlari aparta ere bada; gaitasun itzela du hitzak aukeratzeko, intonazio egokia emateko... hitz batez, ahoz komunikatzen ere maisua. Ordu erditxo bat baduzue, eseri lasai, kaskoak jarri eta gozatu honetaz:


Bonus: A little prayer – Fred Frith & Evelyn Glennie

Piano gehiago:

Piano baten gainean (I):
Piano baten gainean (II)
Piano baten gainean (III)
Piano baten gainean (IV)
Piano baten gainean (V)




 


Utzi iruzkina: