Non begia, han gezia. (Arretari buruz)
Alfred Kinsey entomologo eta
psikologoari sexua interesatzen zitzaion gehiago intsektuak baino. Nori ez, bestalde.
Burutu zituen ikerketetako batean larrutan jarri zituen laboratorioko saguak. Sagu festa, inondik
inora. Karraskariok zientziaren alde jo eta su ari zirela, Kinsey -okerra izan behar da, gero- gazta
zatitxoak ingurura botaz bikoteen arreta desbideratzen saiatzen zen etengabe.
Emeek arreta tarteka galtzen bazuten ere, arrek behin ere ez. Non begia, han
gezia.
Ikerketa bitxi honen emaitzak harrituko zuen emakume zenbait; gizonik ez, ordea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: