Pentsatzen jarrita... (XI): desastre hutsa naiz
Zorrak kitaezinak direla zioen baten batek eta arrazoirik ez zitzaion falta. Dena dela ere, ahalegindu egin beharko dut ze, pentsatzen jarrita, nireak ez dauka izenik, ez dauka barkamenik: desastre hutsa naiz. Hemen idatzitakoetan erantzun mordoa: batzuk mezuei datuak eransteko, beste batzuk iritzia emateko, zabaltzeko, loreak botatzeko... Eta ni, mukur isila, inori erantzun barik, eskertu barik, erantzunetan agertu barik.
Enfin, desastre honen partez eta berandu bada ere, eskerrik asko Josu, Jaio, Julen, Marti(n), Iturri, Txadonak, Patxi (Trap), Patxi (Land), Benito, Leire, Nahikari, Joxe, Iban, Ricardo, Jabi, Borja, Oier, Edurne, Ibai, Indezent... eta beste hainbesteri.
Bi milioi esker.
Eta baten bat ahaztu bazait, hari lau milioi esker.
Iruzkinak
Benito 2009-12-04 13:59 #1
Zortzi milioi esker zuri orduan. Ahalegin handiena lehenengo mezua botatzea da, erantzunak berez datoz gero.

Ricardo 2009-12-04 23:42 #2
Guztiz ados Benitorekin. Beste zortzi milioi esker zuri, Jozulin!

jaio 2009-12-05 11:13 #3
Ni bai batzutan lehor samarra ematen zuela Jozulinek... baina keba! Tarteka holako gauza polittak idazten dizkiguzu, gainera. Eta bai, gu ere horrelakoengatik eta bestelakoengatik zeuri ere eskerrak emateko moduan gaude
patxi land 2009-12-07 19:07 #4
Hemen gaude eta poztutzen naiz, eta ziur zure ama ere bai.
Nahikari 2009-12-08 13:02 #5
Falta zitzaiguna... Ni pozik idazten jarraitzen badozu! Eskerrik asko zeuri!
Jozulin 2009-12-10 19:41 #6

Lagunak ditut. Lagun handiak. Eta pozik nago: (^_^)

leire 2009-12-23 10:08 #7
Eskerrak, infinituak! Izateko oso modu euskalduna, Josu: sikutasuna!
Kanpotik hotz, barrutik bero!
Bada lagunak ondo tratatzia kritikatzen dabenik, laguntxuen lagun izatia mespretxatzen, baiƱa badakigu zure kasuan ez dala holan!
Disfrutau oporrak eta urte barrigon!
Laztan bat eta gorantziak daonori!

Utzi iruzkina: