Bilbo, Sabin Etxea, 2003ko uztailaren 1a, martitzena Sabin Etxeko azken solairuko hirugarren bulegoan egur ilunezko mahaiaren atzean dago Iñigo, mahaiaren beste aldean Jonjo eserarazi dute. Zutunik, atetik ez oso urrun Andoni izenekoa dago, jaka laranja kolore ezinezko bat soinean, izerditan, izpiritu bat ikusi izan balu bezain zurbil. -Ea ba, hasi gaitezen: Nor zara, nondik zatoz, zelan dakit nik ez zarela... esan dezagun argi... zoro bat? -gogor hasi da Iñigo. -Mezu bat daukat Alderdiarentzat, esan behar dizue...
Bilbo, San Inazio auzoa, 2003ko uztailaren 1a, martitzena Ez zen gozoa izan. Irteeran ohartu ere egin ez bazen ere, heltzea erabat ezatsegina izan zen. Eta hori dena bikain atera zela: Bilboko San Inazio auzoko pisu batean eroriko zela esan zioten, Alderdiak badaezpada hutsik eta erabili gabe zituen etxebizitzetako batean. Ohe baten gainean erori izana, ordea, Ablitaseko Teknologia Parkeko zientzialari euskaldunen aparteko meritua izan zen. Eta hor, ohe horretan, igaro zituen lehen hogei orduak: izerditan, zorabio ilunetan, etengabe oka eginez ez bazen, lo se...
Ablitas, 2071eko ekainaren 30a, martitzena -Egun Handia heldu da. -esan du ahots dardartiz Jonjok. Egia esan, gogotsu hasi da eta ez du ahultasunik erakutsi nahi, baina indarrak agortzen doazkio. -Jon -lehen aldiz deitu dio On Xabierrek bere izenez- Alderdia, Euzkadi bera, zorretan dago zurekin, egingo duzun balentriak oihartzuna izango du historian. Gogoz kontra, baina hunkituta dagoela onartu behar du On Xabier Antiak: Gizon ttiki horrek erakutsi du baduela adorerik. Kasik penaren antza duen zerbait sentitzen...
Andoain, 2071eko ekainaren 30a, martitzena -Aitor -dio goxo-goxo- Aitor, esnatzeko ordua duzu; laster izango dira zazpiak. -Aitor -errepikatu du bost minutu beranduago, orain ere goxo-goxo- Aitor, zazpiak dituzu; eguzkia aterako da laster. Egun ederra dakar kostaldean gaur, arratserako hegoaldean trumoi hodeiak sortuko badira ere. -Ixildu hadiiiii... -erantzun du, eta berehala lokartu da berriro. -Aitor, laztana, berandutzen ari da... -ahots goxoak ostera ere. Jaiki eg...
Bilbo, Sabin Etxea, 2071ko ekainaren 26a, barikua Mahaiaren inguruan eserita dauden hiruretako bakoitzak burutazio desberdinak darabiltza: On Xabier Antia jauna arrisku handiko ekimena abian jartzera doa; arrakasta badu, itzela izango da, egundokoa; nahiz eta inork ez dion berari sekula ezeren aitatasunik onartuko; nahiz eta agian inork inoiz ez duen izango egingo dutenaren berri. Eta arrakastarik ez badu, zerbaitek huts egiten badu... ez du pentsatu nahi, edozer -hitzez hitz, edozer- gerta bailiteke. Izan ere kontu handiekin arituko dira jolasean: denbora, i...
Bilbo, Artekale 43, 2. ezkerra, 2071ko ekainaren 26a, barikua Sorginak hamarkadak daramatza ofizioan jada eta istorio xelebreak entzutera ohituta dago, baina onartu behar du aurrean duen gizon ile urdinak ahotan darabilena marka guztiak gainditzen ari dela. Lehenago, atea zabaldutakoan, bitiligoak orbandutako esku zuriaz erakutsi dio iragarkia, oraindik paperean argitaratzen den egunkari bakarretik, Euzko-Deia-tik, baldarki errekortatua: “La Bruja Lola / Nekane Sorgiñe, Artekale, 43, 2. ezkerra. In Bilbao since 1984, Proud member of the Official College of Witches...
Aldi gaiztoan(Aldi guextoan jayo doa hofpe gextocoa)Ipuin honetan agertzen diren gertakizun eta pertsonaiak autoreak asmatutakoak dira denak eta ez lukete zertan antzik izan gaur egungo inor edo ezerekin. Diot nik.Bilbo, Sabin Etxea, 2071ko ekainaren 23a, martitzena -Egunen batean zerbaitek emango dit -esan du bere kolkorako Audi S12 Hydro erraldoi beltz isilean Sabin Etxeko sotoko garajera jaisten den malda espiralean behera doala. Aparkatu ondoren autotik aldendu denean, argiak amatatu eta berez zarratu dira ate guztiak bip batez; hidrogenozko motorra, orde...
Tradizioari jarraiki, Jozulin oporretara doa. Iaz twitterrekin utzi zintuztedan, iaz aurrekoan Esaera zabarrak eta astotitzak eduki zenituzten egunero (hemen denak bilduta) eta aurten... ipuin bat.Izenburua du "Aldi gaiztoan" (Refranes y Sentencias 107. Aldi guextoan jayo doa hofpe gextocoa) eta pertsonaia batzuk ezagutuko dituzue hemendik. Hamar atal izango ditu eta agian -oraindik ez dakit, idazten nabil- epilogoa.Abuztuan argitaratuko da, automatikoki, astean bitan. Beraz, hilaren 1ean, 4an, 8an, 11n, 15ean, 18an, 22an, 25ean eta 29an irakurri ahal izango dituzue lehen bederatzi atalak; ...
Ez dago sasirik masusta gaberik; edo alderantziz, ez dago masustarik sasi gaberik?Zilegi al da masusta gozoak eman dizkigun sasia moztea, sasia delako?Baina, sasia ere ezingo dugu geure ondo-ondoan eduki, sarri zauritu nahi ez badugu behintzat, ezta?Sasiaren izaeran dago arantzaz babestutako masustak eskaintzea?Helburua bada masustak jan ditzagun -eta, bide batez, haziak sakabanatu- zer dela eta hainbeste oztopo eta arantza? Ordainarazi nahi al digu sasiak hartzen diogun sari gozoa?Eta horrelaxe doa uda hau, honelako begitantziño ganorabakoez hausnarrean...Laster, baina, bloga ere oporretan...
Honek badaki non, goizero etortzen baita leiho ondoko intxaurrondora.Eta badaki, sagarrak bezala, intxaurrak ere egiten ditudala nik erdibana basoko jendearekin.Horregatik egunean bat edo bi hartzen ditu. Ez denak, beste batzuek bezala.Eta izenburuko esaldia, nola, ez, Bernardo Atxagaren kantu luze bezain profetikoan:
Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.