Jozulin oporretara doa (eta sorpresa bat)

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2011-07-27 13:56



Tradizioari jarraiki, Jozulin oporretara doa. Iaz twitterrekin utzi zintuztedan, iaz aurrekoan Esaera zabarrak eta astotitzak eduki zenituzten egunero (hemen denak bilduta) eta aurten... ipuin bat.

Izenburua du "Aldi gaiztoan" (Refranes y Sentencias 107. Aldi guextoan jayo doa hofpe gextocoa) eta pertsonaia batzuk ezagutuko dituzue hemendik. Hamar atal izango ditu eta agian -oraindik ez dakit, idazten nabil- epilogoa.
Abuztuan argitaratuko da, automatikoki, astean bitan. Beraz, hilaren 1ean, 4an, 8an, 11n, 15ean, 18an, 22an, 25ean eta 29an irakurri ahal izango dituzue lehen bederatzi atalak; irailaren 1ean izango da hamargarrena eta azkena. Epilogoa dagoen ala ez egun horretan bertan jakingo dugu -zuek eta nik-.

Libre sentitu zaitezte ipuinari buruzko iritzia emateko orduan: erantzun blogean bertan, Facebooken, Twitterren, postaz, izenez ala anonimoki, publikoan ala pribatuan... Esan zer deritzozuen, gustatu zaizuen ala ez... nahi duzuena esan.

Ale, izan zoriontsuak!! Uzten dizueten neurrian eta ahal duzuen beste, behintzat!! ;-)





Utzi iruzkina: