Pentsatzen jarrita, behin adin batera helduta sudurzulo eta belarrien barruan irteten zaigun ilajea buruan aterako balitzaigu, ez genuke zertan larritu geure kaskoen soiltze atergabea dela eta. Gainera, bekainetan neurrigabeki hazten zaizkigun tximekin ere txirikordatxoak-edo egin genitzake gure itxura arean alaitze aldera; honenen antzekoak, berbarako. Eta horrelakorik inoiz gerta ez baledi, ordea, izan gintezke arrano batzuentzat txori; txit ondo hitz eginez, eskuetan geldi, borreroak baditu milaka aurpegi. Esan dut. Post cathegorized under: Jozulin's deepest thoughts, gone to pot.
-30 urte betetzean irudikatzen duzu zeure burua beste 30 bete ondoren eta pentsatzen duzu, agian, jubilazioaren ateetan egon zaitezkeela orduan eta, zeure inguruari beha, atera dezakezun ondorioa da 60 urtekoak ez daudela horren gaizki, sasoi betean daudela gehienak.-40 urte betetzean irudikatzen duzu zeure burua beste 40 bete ondoren eta esaten diozu zeure buruari 80 urteko batzuk ezagutzen dituzula, nolabait sasoian ere egon daitezkeenak eta, esku(eta)ko hatzei begira, egiten hasten zara laurogeitapikutik goiti bizi izan diren senideen zerrenda.-50 urte betetzean (irudikatzen duzu...
Hemen iturria eta datu gehiago honetaz.Zenbaki lizun gehiago: 1, 2, 3, 4.P.S.: Zertarako: Lagun batek diost alfer samar nabilela blogarekin eta ez du arrazoi faltarik. Alde batetik ematen dit zazpi urte eta pikuren ostean denari buruz hitz egin dudala dagoeneko eta bestetik halako etsipena dut aspaldian: Zertarako idatzi? On egingo dio norbaiti, zeozer emango dio inori nik idatzitakoak? Izango da gaur bertan @onintzaenbeita k agurrean dioenagatik, akaso?: "Idazten duenak ez du inor konbentzitu nahi, irakur dezaten gura eta behar du." &...
1/6 Beldurrez eta mesfidantzaz hasi nintzen irakurtzen, hain zalaparta handiaren ostean benetan hainbesterako ote zen. Eta bai, bada. #twist2/6 Maite dut nobelaren hasiera zoroa, bortitza, esajeratua. #twist3/6 Maite dut nobelaren jarraipen klasikoagoa, jeneroko ezaugarriekin. #twist4/6 Maite dut amaiera zinematografikoa, ia-ia fade to white bat. #twist5/6 Eta maite dut baizea! dioen neska hori ere, hai zuzen ere horrexegatik, baizea! esateko duen modu horrengatik. #twist6/6 Pentsatu eta esaten diren gauzak. #twist
Berandu nator zorrak kitatzera, baina, tira, banator. Ahaztua daukat noiz jaso nuen Julen Gabiriaren mezua ea geratuko ginen berba batzuk botatzera garagardo batzuk lagun. -Ederto! esan nion -noiz esan diot nik ezetz garagardo bati!- eta horrela lotu ginen. Egin genuen berba, bai, aiten ikusezintasunaz, seme-alabez eta mila gauzez: Internetez, Twitterrez (ez dago modurik gizon hau Twitterrera ekartzeko, dedio!), eta hainbat kontuez. Eta gabon aldera-edo heldu zitzaidan oparia! Eta, irakurrita -aspaldi-, esan behar dut, Jozulinen gomendioa da, 8-13 urte bitarteko seme-alabarik bad...
Pete -ahoska bedi Piri- duela 33 urte etorri zen New Jerseytik Euskal Herrira, bere aititeren sorlekua eta familia ezagutzera. Hemeretzi urte bizartsu eta beltzaran zituen eta udako hiru hilabeteak eman zituen hemen. Familiako lehengusu-lehengusinekin ibili zen uda osoan jairik jai eta hondartzaz hondartza. Aurten etorri da, ordutik lehenengoz, eta bazkari batean esaten zidan hemen egon zen uda hartan asko ikasi zuela norberaren identitateaz.Pentsatuko duzue 1979 urtean, politika gori-gori zegoelarik, lehengusuek-eta sekulako txapa emango ziotela euskaldunon nortasunaz eta gure aska...
Pentsatzen jarrita... gizonen zakilaren neurria izango balitz emakumeen titien neurria bezain agerikoa, mundua desberdina litzateke. Erabat.
Aurreko mezuaren izenburuak ekarriko zuen gaurkoa ere... "Batzuetan gauzak ondo egiten dira" eta beste batzuetan, ez. Hala da.Iñaki Uribe, HABEko Zuzendari Orokorrari egin zion elkarrizketa Onintza Iruretak -aka @oirureta- Argian eta ezin ixilik geratu. Hauxe idatzi nion Argian bertan, Sustatun eta Karrajuan: Iñaki Uribe HABEko Zuzendariari gutun irekiaZuzendari jaun hori:Etsipenez, ezen ez harriduraz, zoritxarrez, irakurri ditut zure hitzak Argia aldizkariko 2.317. alean. Laster langintza honetan 30 urte beteko ditudanez eta urte hauetan guztietan HABEren pean lan egin ...
Blog honetatik pasatzen zaretenok ohituta egongo zarete Jozulinen purrustadetara. Aurrekoan, gosaltzen ari nintzela, kontrako eztarritik joan zitzaidan gaileta eta mirariz ez nintzen ito Euskadi Irratia entzuten. Eskerrak kafesnetan ondo bustita zegoen. Gaileta, diot.Ordenadorea piztu eta purrustada bota nuen Twitterren:"Las visitas se harán en ing, fr y cast. En función de la demanda se estudiará si en un futuro se podrían hacer en eusk" (sic) #Guggenhein+— Jozulin (@jozulin) March 19, 2012 Haserrea tuit baten sartzen ez zenez, bigarrena ere joan zen: Hauxe da Guggenheim Plus, 2012an e...
Blog honetan jende printzipal, ondo irakurria edo/eta geek askoa sarri pausatzen dela profitatuta, mesedetxoa eskatzeko ausardiaz natorkizue gaur. Galdera bana:Kultureta edota literaturzaleentzat laguntza eskea: Urteak dira irakurri nuela ipuin bat eta ez dut inon ere aurkitzen, esango dizuet zer gogoratzen dudan eta ea laguntzen didazuen topatzen. Esango nuke Sarrionandiarena zela edo berak itzulia, behintzat. Uste dut behialako literatur aldizkariren baten irakurri nuela: Susa, Garziarena, Txistu y Tamboliñ... Apur bat -ez dut bilaketa sistematikoa egin- begiratzen ibili naiz eta ...
Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.