Baga, biga, bloga!

Jozulinen begitantziƱoak

Emeak (II)

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2013-06-27 13:08

  Amphiprion generoko arrainak –Nemo, pailazo arraina, esaterako- hermafroditak dira denak jaiotzeko unean. Beranduago testikuluak garatzen zaizkie eta bizitzaren aro horretan arrak dira denak, den denak. Hermafrodita protandroak dira, alegia. Baina, zer diren gauzak, ernalketa garaia heltzean aldaketak datoz. Pailazo arrain taldetxo bat bizi da normalean anemona baten babespean. Halako batean, uraren tenperatura igotzean, arrik handiena eta erasokorrena eme bihurtuko da, eme nagusi, eta arrik handiena hartuko du bikotekide. Behin eme bihurtuta, ez dago atzera egiterik. ...


Emeak

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2013-06-18 18:51

         Zapoa gustuko duzu? Ba, jakin behar duzu baten bat jan duzunean emea izan dela, izan ere arrak 10 zm eskaseko huskeria hegaldunak dira. Ganorazko arrain-zopa bat egiteko ere sorta bat beharko genuke.          Aramurik ez duzu jango, jakina, baina ikaratzen zaituen hori emea da, seguru. Arrak ñimiñoak izaten dira emeen aldean eta oso gazte hiltzen dira behin eme bat ernaldu ondoren. Alargun beltzaren arra, esaterako, biziki ahalegintzen da hari itsaskorrez emea lotuta mantentzen ernaldu bi...


  Maiatz-ekain busti hauetan milaka gazte ari dira unibertsitatean gogoa jarrita: hautaprobak, sarrera probak, matrikulak... Askok ezin izango dute aukeratu zutena ikasi; sartzeko nota gero eta altuagoa da, ikasketa batzuetan estratosferikoa bihurtu arte. Milaka gazte bigarren edo hirugarren aukera lez markatu zuena ikasteari ekingo dio. Gaitzerdi. Eta pentsatuko du, agian, zorteduna dela ikasi behintzat ikasiko duelako. Zeren beste askok ezin izango baitute ikasi,  ez dutelako diru nahikoa izango ordaintzeko: matrikulak igo dira, garraioa igo da... Unibertsitate publikoak pribatu...


Liburu bi

2
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2013-05-27 17:44

El arte de la defensa Batzuetan izaten da penarik liburu bat amaitzean, pertsonaiak abandonatu dituzun sentsazio hori. Eta egunak, asteak aurrera joanda ere "Zertan ibiliko ote dira orain Henry, Mike, Pella...?" galdera inguruka duzula harrapatzen duzu zeure burua.  Chad Harbach-en "El arte de la defensa" liburuarekin gertatu zait berriki. Zalantza barik gomendatzen dizuet liburua. Irakurtzen hasi bezain laster maiteminduko zarete pertsonaiez, guztiez eta bakoitzaz. Arrakasta eta porrota, zer izan nahi genuen, zergatik demontre izango garen garenak eta ez izan nahi dugunak; adi...


  Testosterona da zakila eta barrabil-zorroa garatzearen arduraduna, umekia oraindik amaren sabelean dagoela. Ikerketa zientifikoek frogatu dute maitemintzean testosterona maila jaitsi egiten dela gizonengan eta igo emakumeengan; horren ondorioz, portaera antzekoa izaten dute biek. Aita izan ondorengo garaian ere beherantz egiten du testosterona mailak, antza, seme-alaben zaintza babeste aldera. Gizonengan testosterona maila altuak eragin arriskutsua izan lezake etorkizunari buruzko erabaki garrantzitsuak hartzeko unean, zuhurtasun maila jaisten baitu. Futbolak ...


  Gaur Jozulinen begitantziñoetan #amarenabizena, Twitterreko kontu bat: #Amarenabizena traolaz bataiatu genuen bat-bateko ekimen honi esker -traszendentzia gutxikoa baina polita bere xumean- ohartu ginen bat baino gehiago gure amaren abizena ere bere aitarengandik jasoa zela eta ez amarengandik. Ez da beste munduko aurkikuntza, badakit, baina nola-ez-naiz-orain-arte-konturatu momentua izan zen niretzat (horrelakoxe inozoa naiz sarritan, ez izan krudelak nirekin, mese ;-). Ez dagoela, beraz, oso-osorik amaren -izan ditugun amen- "ondarea" ospatzerik. Ama bakoitzaren lehen abizen...


Gernika

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2013-04-26 19:25

  Entzun dugun musika gara. Gaur hona ekarri nahi dudan diskoa, Pablo Sorozabalen Gernika, izango da ume nintzela gehien entzun dudanetako bat. Orain ulertzen duzue nolakoa naizen, ezta? Txantxak alde batera, A aldea entzuten nuen batez ere, B aldea ez zitzaidan hainbeste gustatzen: musika instrumentala izan dut beti nahiago. Etxean ez zegoen disko jogailurik, baina izeko-osabarenean bai eta han entzuten nuen disko hau, beste batzuen artean. Gainera, Pablo Sorozabalek berak -osabaren laguna zenak- nire lehengusinari oparitua eta dedikatua zen diskoa. Ordutik urte dexente joan delarik, ...


Erlauntzetan, txikitan aurkezten ziguten egitura ia perfektu hartan, bakoitzak -erlamando, erle-langile, erlama- du bere egitekoa, baina badira -hara non- erle-langile batzuk beren zeregin arruntak bazter utzi eta arrautzak erruten dituztenak, nahiz eta guztiz debekatuta daukaten, egiteko hori erreginari baino ez baitagokio. Izan ere, erlamak berak jariatzen dituen feromonen bitartez lortzen du erle-langileen obarioak behar bezala ibili ez daitezen, ondorioz langileak antzutuz. Argi dago, ordea, errepresio hormonal hori ez dela nahikoa eta beste bide batzuk ere badituztela erle-langileen an...


          Strange Fruit izango da jazzaren historiako abestirik tristeena beharbada, ta Billie Holiday-k utzi zizkigunen arteko ezagunena ere bai. Hauxe da kantaren historia.           Artista handi askok bezala ez zuen izan bizitza errazik Eleonora Fagan-ek, horixe zen bere benetako izena. Amak hamahiru urte zituela, aitak hamabost, izan zuten Billie. Aitak, bera ere musikaria, ez zituen egun asko egiten etxean eta halako batean etxetik joan zen berriro ez itzultzeko.      &nb...


Tira ba, hirugarrenean  izan da. Lehena txantxa izan zen, bigarrena ere bai, biak ere Iñuzenteen egunekoak. gero, beste saiakeraren batzuk ere egon ziren... Baina oraingoan bai, orain egia da: Hedabide bat jaio da, umoretsua eta –ejem!- gaztea. Egun gutxi batzuk baino ez dituelako gaztea eta atzean gazte jendea dagoelako; mota guztietako gazteak, argitu beharra dago: gazte-gazteak batzuk eta aurrekoen adina bikoiztera hel litezkeen gazteak beste batzuk. (*)   Gozatu ezazue, egizue barre!  Irakurri Izparringia.net, redios! Batez ere, Santi Potros-en artiku...


jozulin 1456149998367

Jozulin

Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.

Jozulin Twitterren