Laguntza eske
Blog
honetan jende printzipal, ondo irakurria edo/eta geek askoa sarri
pausatzen dela profitatuta, mesedetxoa eskatzeko ausardiaz natorkizue
gaur. Galdera bana:
Kultureta edota literaturzaleentzat laguntza eskea:
Urteak dira irakurri nuela ipuin bat eta ez dut inon ere aurkitzen,
esango dizuet zer gogoratzen dudan eta ea laguntzen didazuen topatzen.
Esango nuke Sarrionandiarena zela edo berak itzulia, behintzat. Uste dut
behialako literatur aldizkariren baten irakurri nuela: Susa, Garziarena,
Txistu y Tamboliñ... Apur bat -ez dut bilaketa sistematikoa egin-
begiratzen ibili naiz eta ezer ez.
Ipuinean kontatzen da herri txiki bateko plaza erdian txori bat pausatu
delarik, emakume zahar batek esan duela hura ikusi ondoren zerbait
izugarria gertatu behar dela, ez dela seinale ona txori bat plaza erdian
pausatzea. Eta kontua hasi da bolo-bolo herri horretan zehar eta
azkenean, jakina, zerbait izugarri hori gertatzen da. Horrela gogoratzen dut nik
behintzat.
Ideiarik ze ipuin eta norena izan litekeen?
Geektzat baduzu zeure burua, hona galdera:
Maite dut fakeak egitea, badakizue,
baina kontua da web orriak fakeatzeko erabiltzen nuena
ez dabilela Firefoxen azken bertsioekin. Ordenagailu zahar baten badut
Firefox 3.6. baina edozein egunetan...
Zer egin dezaket? Ideiarik?
Aldez aurretik eskerrak emanez eta zuen ezinbesteko laguntza arin eta zuzen etorriko zaidan itxaropenean, agurtzen zaituztet.
(Kaña bikaña edo pintxopotea ordaintzeko ere prest egon naiteke ;-)
Eguneraketa: Argitaratu eta handik 20 minutu eskasera heldu zen lehen erantzuna, 1000 esker @garagarra!!
@jozulin Uste dut "Hamahiru ate" liburuan Garcia Marquezen ipuin baten itzulpena dela.
— garagarra (@garagarra) March 4, 2012
2. eguneraketa: Eta hurrengo egunean bigarrena, beste 1000 esker @bontxi!!
@jozulin script hori Operarekin probatu dut eta han ondo dabil
— Benito Fiz (@bontxi) March 5, 2012
Iruzkinak
Utzi iruzkina: