Jainkorik ez da
Urliak idatzi zuen -Urliaren batek- erraz daukala Jainkoak bere
existentzia demostratzeko, nahikoa duela Gabon gauean inor hiltzen ez
uztearekin. Agerikoa denez, ez du beharrezkotzat jotzen halako
demostraziorik.
Eta aurtengo Gabon gauean lagun on bat eraman digu Jainko
inexistente bezain gupidagabe horrek, hatzaparkada itsuz: Euskal Porno
Rock talde -guretzat- gogoangarriko gitarristetako bat: Txelis, "el
famoso guitarrista de color... blanco".
Ateook ez dugu sinesdunen
kontsolamendurik eta ezin ditugu idatzi "dagoen lekuan dagoela, gitarra
jotzen jarraituko du" bezalako esaldi melengak, zer egingo diogu.
Horregatik, gogoratzea besterik ez zaigu geratzen zelan gozatzen genuen
Smoke On The water, Cocaine edo El Interminable Blues de los Veinte
Minutos jotzen.
Lerro hauek
idatzi-ez idatzi ibili naiz egun hauetan eta azkenean baietz erabaki
dut, berak estimatuko zukeelako eta zuek ere jakin dezazuen izan
zela gitarrista, musikari eta lagun elegante -baina elegante-elegante-
bat.
Iruzkinak
Joxe Aranzabal 2011-01-11 13:30 #1
Ondo idatzita, Jozulin, bai horixe! Sentitzen dut zure lagunaren heriotzagatik. Besarkada bat.<br />
Utzi iruzkina: