Baina, hain garantzitsua al da Umap delako hori?

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2010-11-07 13:43
1


Lehenik esango dizuet baietz, badela, bestela Luistxok akatu egingo nau.

Eta orain komentzitu egingo zaituztet.

Umap oso, baina oso, garrantzitsua (izango) da honengatik guztiagatik:

  • Twitter ere oso garantzitsua delako: Sareko elkarrizketa Twitterren dago gaur egun, Facebooken bainoago, nire iritzi ezjakinean. Hamaika elkarrizketa gurutzatzen dira tuiterlarien artean.
  • Twitter ez da elkarrizketa bakarrik, hedabidea ere bada; Twitter irratia piztuta izatea bezalakoa da: Jarrai ditzakezu Berria, Sustatu, Zuzeu, Intereconomia (XDDD).. eta atoan jakingo duzu munduan zer gertatzen den... momentuan bertan.
  • Umapek Twitterren euskaraz, eta soilik euskaraz, esaten dena bildu eta eskaintzen dizu. Hitz jario hau guztia jarraitzeko ez duzu tuiterlari izan behar... kuxkuxeatu ahal duzu. Baina zerbait esan nahi baduzu, bai, zabaldu beharko duzu konturen bat Twitterren, erraza da eta doan.
  • Umap hedabideago ere izango da aurki, jadanik aurkeztu dute katalanezkoa, tuiterlariek elkarbanatzen dituzten loturetan oinarritua.
  • Umapek bilduko du corpus berri bat: ez da literatur corpusa ez zientzia eta teknikarena... Izango da sareko elkarrizketetako testuen corpusa, Zortzigarren probintzian bizi garenon euskalkiko jardunaren bilduma. Eta bertan egin ahal izango ditugu, esaterako, bilaketak.
  • Umap hizkuntza gutxitu batetik pentsatua dago, ikusezintasuna saihesten lagunduko die gurealako hizkuntza ttikiei: katalana, galesera...

Komentzituta? Benga atoan Twitterren kontua zabaltzera! Eta Umapen idaztera!



P.S.: Ez daukat komisiorik. Bueno, tira, ari zait zerbait bururatzen...


asier

asier 2010-11-07 20:48 #1

Jozulin, <br />UMAP-eko prentsa-arduradun izendatuko zaittugu ;-)<br /><br />Ez, benetan. Uste dot zoragarri laburtu dozula Umap.eu proiektuaren muina eta garrantzixa. Alderdi informatibotik eta, gehixenbat, soziolinguistikotik. <br />


Utzi iruzkina: