Kategoria: umap
Pentsatzen jarrita... historian lehen aldiz gertatu da: 1.186 euskaldunek aldi berean elkarrekin hitz egin ahal izatea. 1.186 pertsonarentzako lekua duen kafetegi -nahiago baduzue, taberna- bat, zeinetan eztabaidarik sakonena eta link interesgarriena txisterik babuenarekin nahasten diren. Aizue: 1.186 euskaldun, aldibereko elkarrizketan, euskaraz. Historian lehen aldiz. 1.186 dira gaur Umapek bilduta dituen tuiterlari euskaldunak.
Lehenik esango dizuet baietz, badela, bestela Luistxok akatu egingo nau.Eta orain komentzitu egingo zaituztet.Umap oso, baina oso, garrantzitsua (izango) da honengatik guztiagatik:Twitter ere oso garantzitsua delako: Sareko elkarrizketa Twitterren dago gaur egun, Facebooken bainoago, nire iritzi ezjakinean. Hamaika elkarrizketa gurutzatzen dira tuiterlarien artean.Twitter ez da elkarrizketa bakarrik, hedabidea ere bada; Twitter irratia piztuta izatea bezalakoa da: Jarrai ditzakezu Berria, Sustatu, Zuzeu, Intereconomia (XDDD).. eta atoan jakingo duzu munduan zer gertatzen den... momentuan be...