Etorkizuna hemen da: Hipotesi iraultzaile bat

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2010-11-21 19:05
1

Aurreko astean -ez zaitezte ikaratu, baina- errebelazio moduko bat izan dut Qwiki delakoarekin. Ez da -beste- bilatzaile bat, ez da -beste- entziklopedia bat... Qwiki kontzeptu berri bat da, informazioa eskaini eta hartzeko etorkizuneko eredua: Gure jakinmina asetzeko ahots batek ematen dizkigu azalpenak, eta bitartean argazki, bideo eta grafikoak erakutsi; nahi dugunean ahotsa eten eta loturetan klikatu edo bideoak ikus ditzakegu, azalpenarekin geroago jarraitzeko.

"HAL, emadazu Jupiterri buruzko informazioa" eskatuko zion Dave Bowman-ek 2001: Space odissey-n eta HALek eman, ahoz eman ere. Star Trek telesaileko kideek ere antzera zuzenduko zitzaizkion konputagailuari. Doug Imbrucek, Qwiki-ren garatzaileetako batek dioenez, gaur egun ez dugu beste bilatzaile bat behar, zera behar dugu: "A story, a quintessentially human way to experience information". Ez dugu irakurri nahi, gauzak konta dizazkiguten nahi dugu. Hain sinple, hain egia.

Eta honek guztiak gogorarazi dit blog honetan aspaaaaaaldi argitaratutako mezu bateko erantzun bat, Eneko Astigarragarena, hipotesi ausart eta iraultzailea planteatzen zuena:

"...idazkerak 5.000 urte baino ez ditu, eta liburuak 100 urte baino ez, gauza berria da, eta agian ez betirako.
Izan ere, badago nor esaten duen lengoia idatzia desagertu egingo dela, funtzio bat bete duela bai, baina desagertu egingo dela eta ahozko kulturara itzuliko garela 2050 urtean  edo ....  auskalo."

Eta borobiltzen zuen erantzuna esaldi eder honekin:

Le papier, comme la vie, est éphémère, l'espoir est eterne.

Hemen Eneko honetaz luze eta zabalago bere blogean.

Ricardo

Ricardo 2010-11-21 21:13 #1

Bada, ni zaharregia naiz (edo berriegia agian, nola begiratzen den), oraindik nahiago baitut irakurri informazioa kontsultatzeko.

Ikusentzunezkoak egokiak iruditzen zaizkit osagarri bezala, baina funtsean gustatzen zait informazioa jasotzeko erritmoa neuk kontrolatzea, eta ez bideoko irudiek edota ahotsak (batzuetan arinegi, bestetan mantsoegi, nire gustuko), eta baita nahi dudanean aurrera salto egitea ere, atzera bueltatzea, irakurritakoa errepikatzea, etab. Uste dut bideoek oraindik ez dituztela eragiketa horiek guztiak modu errazegian eskaintzen.

A! eta beste gauza bat: irakurtzen dudan bitartean, musika entzun dezaket, irratia entzun edo telebista erdi-ikusi... Interneteko bideok ez didate aukera hori ematen, oztopatzen baizik. Badakit une bakoitzean gauza bakar bat egiteak alde onak ere izan ditzakeela, eta aldi berean gauza bat baino gehiago egiteak alde txarrak; baina tira, oraingoz moldatzen naiz...

Utzi iruzkina: