Argiak hilko ditu
Zenbat ipurtargi ikusi duzue uda honetan?
Ez dituzue horren erraz ikusiko. Hain gaude argiztatuak, hain diogu beldur iluntasunari. Gure baserri inguruak farolaz bete ditugu, etxe alboak gau osoan alferrik piztuta dauden argiz.
Ipurtargiak sortzen duen argitasuna baliatzen du bikotekidea erakartzeko. Baina ipurtargiaren argi xume, berde, ahulak zer egingo du gure inguru superargiztatuetako milaka watioen aldean?
Gero eta bakanagoak dira ipurtargiak. Argiak hilko ditu.
Bestalde, kontsolatzen du jakiteak bat baino gehiago garela ipurtargien argazki bila gauez landaz landa gabiltzan zoroak...
Iruzkinak
françois terre 2011-07-21 17:40 #1
<p>Neuk lehengo egunean aspaldiko partez ipurtargia ikusi neban Hendaian, gabaz, bazter batean. Argia orlegia zanaz ez nintzan gogoratzen, pentsau zenbat denpora pasau dan azkeneko aldiz beste bat ikusi nebanetik...</p>
<p>Gogoan ondo deukodana da ipurtargiak lelengo aldiz ikusi neban gaba: Txikitan izan zan, Lekitton, Enperatrizaren ostatuaren ondoan, Isuntzaren ganeko parkean. Zoragarria izan zan, ez bat ez bi, asko egoazan-eta. </p>
<p> </p>
<p> </p>
Utzi iruzkina: