Fikziolari amateurraren begitantziñoak
Bitxia
da fikziogintza, baiki. Behin ipuina -edo dena delakoa- argitaratuta,
ematen du dena betidanik izan dela horrela: pertsonaiak hauek dira,
istorioa hemendik horra doa... Baina ez, behin betiko izan aurretik
behin-behineko izan da dena. Eta hori baino lehenago... deus ez!
Kontua
da ibili naizela "Aldi gaiztoan"-en erabilitako apunteetan begira eta
ohartu naiz -ahaztua nuen ia- adibidez, azken orduan aldatu niola izena
pertsonaia bati, beste pertsonaia
bat desagertu egin dela, bost kapitulo baino ez zirela, izenburua beste
bat zela... Zer diren gauzak!
Ipuina "Inoiz idatziko ez dudan liburua" izena behar lukeen idazki multzo batetik atera nuen, apurka-apurka
handik eta hemendik idatzita neuzkan eszena eta zatiak moldatuz eta itsatsiz; patchwork lana, alegia.Eta erantzuna jakin nahi ez zenukeen galdera ere: mila jira eta bira eman diozun esaldi edo eszena hori -egunetan agian buruan bueltaka-, zenbat segundutan izan da irakurria?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: