Uda beteko hiru zorion apur (Zorion apurrak VIII)

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2012-02-11 18:17




1.- Uretan freskatu ondoren, irten eta etzan, eguzkitan, eguzki bete-betean. Epeldu, berotu, kiskaldu. Eta gehiago ezin dugunean, uretara berriro, dzanga! Uretan freskatu ondoren, irten eta etzan, berriro eguzkitan, berriro eguzki betean. Berriro epeldu, berotu, kiskaldu. Eta gehiago ezin dugunean, uretara berriro, dzanga!

2.- Uretan freskatu ondoren, gerizpetan etzan eta irakurri, eta irakurri, eta irakurri... Harik eta esaten duzun arte: -Koño! ez litzateke gaizki etorriko garagardo hotz bat orain!

3.- Oheratu aurretik, isil-isilik, bakarrik eta inori ezer esan gabe, uretaraino hurbildu, bertan sartu, ahozgora etzan uraren azalean eta besoak zabal eta belarriak urpean dituzula, zeru izarratuari begira geratu. Bat-batean -ziiiiiiuuuuuuu!- izar lokak zeharkatu du izartegia. Pentsatu desio bat... Hmmmm... badakit!!





Zoriontasunaz gehiago hemen: 1, 2.


Utzi iruzkina: