Esatekoak, isiltzekoak

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2012-02-23 17:27
2

Atzo, lagun baten Feisbukean eztabaidatxoa: Elena Anaya aktoreak bere laztanari -a mi amor, espainolez- eskaini zion Goya saria. Delako Elena hori lesbiana omen da eta a mi amor esanda ez zuen -zenbaiten iritziz- nahikoa argitu bere sexu joera; ezkutatu egin zuen, beraz, neskalagunari eskaini ziola saria. Koldarki ezkutatu ere, baten iritzian.
Honakoa idatzi nuen erantzunetan:

Nik ez dut uste homoek aldarrikatu behar dutenik zer diren. Ez eta heteroek ere. Bestela, ondorio gaizto batera hel gintezke: heteroari "se le supone" eta homoak aldarrikatu behar du? Uste dut, gainera, garrantzi handiegia ematen diogula kontuari: Zer ardura dit niri homo ala heteroa den Urlia? Eta zer ardura didate hetero -ala homo- izanik ohean gustuko dituen jarduerek, esaterako?
Espero behar al dugu Urliak goian ala behean gustatzen zaion ere argitu behar izatea?

Bestalde, uste dut esaten dugunaren eta -are- isiltzen dugunaren jabe izan behar dugula. Beti.

Ana Morales

Ana Morales 2012-04-16 10:34 #1

Gauza batean ados nago zurekin: norberaren eskubidea da nahi duena kontatu edo isiltzea.

Hori behin argituta, saiatuko naiz azaltzen zergatik nik ere gurago nukeen Elena Anayak argi hitz egin izana.

Uste dut testuinguruak dena baldintzatzen duela, hau da: politikoki gure gizartean ez da gauza bera BLGT izatea edo heteroa izatea, erdalduna izatea eta euskalduna izatea ez den bezala, edo, adibidez Estatu Batuetan zuri anglosaxoia izatea edo bestelakoa izatea. Binomio horietan guztietan bigarren terminoa ez-markatua da, neutroa, erran gabe doana, normaltasuna, ezer aldarrikatu behar ez duena bere existentzia eta eskubideak suposatu egiten direlako. Lehenengoa da bere existentzia eta eskubideak aldarrikatu behar dituena, ikusgarritasuna bilatu behar duena, bere presentzia deserosoa behin eta berriro gogorarazi.

Horregatik, pertsona euskaldun bat dagoenean, nik nahiago izaten dut euskaldun bezala aurkez dezan bere burua, bere deiturak euskal grafiaz idaztea, eta bere agerpen publikoetan euskaraz egitea eta euskal kulturako erreferentziak erabiltzea, baina ez pertsona horren bizitzan edo bere aukera pertsonaletan muturra sartu nahi dudalako, baizik eta hori ekintza politikotzat hartzen dudalako: euskaldunok munduan bagarela erakusten du, ikusgarritasuna ematen digu, geure burua harro ikusteko ispilu bat emateaz gainera. Berdin zait IƱaki Goirizelaiak zer egiten duen bere lagunekin, baina asko inporta zait Goirizelaiak zein hizkuntzatan egiten duen berba telebistan edo foro publikoetan.

Gauza bera GLBTrekin. Beren identitatea ozen eta harro aldarrikatzen duten neurrian, pertsona horiek heteronorma apurtzen duen erresistentzia indar bihurtzen dira, eta erreferente positibo  GLBT jende guztiarentzat.

ana

Jozulin

Jozulin 2012-04-16 20:30 #2

Joe, ez dakit oso ondo nola azaldu, baina esango nuke Elena Anayaren mezua halako zeozer izan dela: -Nahi duzue nire lesbotasuna aitortzea hemen denen aurrean, gero zuek honetaz hitz egin dezazuen? Ba, ez dizuet plazer hori emango; ondorioz, esan EZ dudanari buruz hitz egin beharko duzue.

Dena den, ekintza politikoak beti eta edonon ez egiteko eskubidea aitortu nahi nion Elenari. Berari eta guri geuri ere.

Eskerrik asko erantzuteagatik, Ana.

Utzi iruzkina: