Jozulin Barretartia-n (II): Hugh Laurie-k badaki zer egin krisitik ateratzeko
Eta hona hemen, lagunok, Barretartia-rako bigarren kolaborazioa:
Hugh Laurie-k badaki zer egin krisitik ateratzeko
Hugh Laurie inoiz baino pozago dabilela dirudi. House telesailean lan egiteari utzi zionetik kantatzeari ekin dio disko, nazioarteko boloak eta guzti. Hemen entzun dezakezue ”Let them talk“ diskoa osorik eta ondorengo esteketan Paris-en eman zuen kontzertuaren zenbait bideotan ikusiko duzue kantatzen, pianoa eta gitarra -bikain- jotzen eta tontoarena -maisuki- egiten ere bai: St James Infirmary , You don’ know my mind eta Swanee River.
Aspaldiko ezaguna da Hugh Laurie umore kontuetan. Hemen, adibidez, Stephen Fry lagunarekin ari da “Mr Nipple” sketch sonatuan:
Baina hasieran esan dizuet Hugh Lauriek badakiela zer egin behar dugun krisitik ateratzeko eta jakiteko irrikan egongo zaretenez, hemen duzue: Egin behar dugun gauza bakarra da… ”All we gotta do is…”
Iruzkinak
Utzi iruzkina: