Strange fruit (II)

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2015-12-30 11:00

josuleza@yahoo.es 1627549858938

Zer diren gauzak. Badira kantak eta kantak. Badira bizitzan etorri egin zaizkizun kantak; etorri eta ondoan geratu, betiko. Horietako bat dut Eleonora Fagan a.k.a. Billie Holidayren Strange fruit. Aspalditxo hitz egin genuen hemen kanta horretaz. Eta hara non aurkitu berri dudan Lou Topeten Abesti bat gutxiago disko-liburu ederrean, Harkaitz Cano handiaren testu bat Abel Meeropol, kantaren autorea dela eta. Irakurri ezazue eta gero jarraituko dugu hizketan:

Abel Meeropolez, Strange Fruitez eta Billie Holidayz gehiago jakingo duzue hemen eta hemen. Baina nik beste kontu bat nahi nizuen ekarri: ausardia. Urteak eman omen zituen Abel Meeropolek Billie Holidayri kanta erakutsi ala ez erakutsi, kantari beltza mirestuagatik, ez baitzuen ezagutzen. Egun batean, ordea, indarrak bildu eta kamerinoko atean jo zuen kax, kax! Hortik aurrerakoa badakigu.

Meeropolen adoreak, atrebentziak beste bat gogorarazi dit, hemen aipatzen nuena.

Eta amaitzeko, Strange Fruiten bertsio bi, Billie Holidayrena eta Dee Dee Bridgewaterrena, zein baino zein ederragoa. On egin!

Eta bide batez, Urte Berri On! ????


Utzi iruzkina: