Juan Mari

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-11-09 17:06
1

Juan Marik dio kalbarioa pasatu duela eta ez duela ahaztuko nork pasarazi dion. Juan Marik kalbarioa iritzi dio bereari. Bego. Hala izango da berak hala sentitzen badu. Baina hizkuntzak zehatzak izan behar dira. Izan gaitezen zehatzak: Kalbarioa hori bada, nola definituko dugu, Juan Mari sailburu zela, Lasa eta Zabalaren senideek sufritu zutena -sufriarazi zietena- semeak duin lurperatu behar zituzten egunean? Kalbarioa Juan Marirena bada, eta hala izango da berak hala badio, ze izen erabiliko dugu neska gazte bati negu gorrian Arkauteko aparkalekuan utzitako furgoneta baten barruan biluzik eta toalla busti batekin gaua pasarazten diotenean? Asmatu beharko dugu hitzen bat kalbario hitza erabili ezin badugu.

Egun batzuetan ze demagogiko izatera behartzen gaituzten!


axier

axier 2005-11-16 16:45 #1

<p>Kalbarioa, bere burusoilagatik agian osterantzean ikusikoxu zeinen azkar pasatuko zaion Rabino Aranaren estreineko soldata jasotzean. ><br />Poz txikiez elikatzen omen da zapaldua dana.... beti geratuko zaigu Parlamiento vascotik bota zuten eguneko aurpegia.</p>


Utzi iruzkina: