Jasangarritasunaz
Gure herria goizero garbitzen dute. Oso garbiak dira gure herrian. Goizaldeko ordu batean zabor biltzaileen kamioi megazaratatsua dator: grrrrroaaaaauurrr, karran-karran-karran, grrrrroaaaaauurrr!. Sei ordu eta erdiko atsedenaren ostean, goizeko zazpi eta erdietan, hasiko zaizu eskobatzeko makina: grrrooonnn, grrrooonnn, grrrooonnn!... Eta bere atzetik etorriko da inarra pasatu beharko lukeen langilea motozerra baten motorra daukan airea botatzen duen tramankulu zaratatsu batekin paperak, hostoak eta abar lekuz aldatzen: trrrrruuuuuiiiiinnnnn, trrrrruuuuuiiiiinnnnn, trrrrruuuuuiiiiinnnnn! Imaginatu, petrolio upela hirurogeita hamar dolarren bueltan eta zoruko hostoak pilatzeko... gasolina erabiltzen dute gure herrian. Garapen jasangarria.
Geroago, kaleak are garbiago uzteko, urez garbitzen dituzte kaleak. Kamioi (zaratatsu) batek botatzen du ura indarrez kale eta plazetan. Edateko ura, aizue. Ur e-dan-ga-rri-a , alegia. Herrian baditugu urtegi handi bat, ertain bat eta hainbat txiki eta ez dira ez edateko ez eta, adibidez, udan bainatzeko erabiltzen; ezin omen da, garestia omen da... Baina, diot nik, edateko ez bada ere kale garbiketarako ezin da erabili, edateko ura xahutu beharrean? Gero esango digute haginak garbitzen ari garen bitartean txorrota itxita edukitzeko... Garapen jasangarria, inondik ere.
Jasankortasuna behar dut jasangarritasun jasanezin hau jasateko.
Iruzkinak
Patxi 2005-09-19 16:52 #1

Kuriosoa da, baina trafiko araudiak bai ezartzen ditu mugak, motorrek ateratako zarata dala ta. Garbigailu hauek berriz, hauek ere motorrak, nahiz eta gurpilik ez izan, ez dute ITVrik pasatzen. Nahi duten zarata guztia atera dezakete. >
Kontsolamendu gisa, Jozulin, Zumarragan ere gauza bera gertatzen da. Ez zaude bakarrik. ;-)

Anonymous 2005-09-24 20:14 #2

Aizak, aspaldi sentitzen juat IRAINA gauza berangaittik. Pozten nauk bardin pentsatzen daben bateronbat topatziakin. >
Zaratia, kontaminaziñua... eta gaiñera nahiko najeukek numeruak betaurrian euki, ia zer dan karuago: traste hórren erosketa eta mantenimenduan gastatzen dana, edo kendu dittuezen barrendero-postu guztiak ordaintzia. >
Iraina zergaittik? Batzu negozixo galanta dabizelako egitten horren kontura, eta ez gara ez barrenderuak ez hiritarrok. Sutan jartzen nau. >
Oier

Utzi iruzkina: