Ideia lehiaketa
Gaur, lehiaketa. Lehiaketa eta saria, sari ederra. Irakurri arretaz:
Ongi etorri “Hamaika ikusteko jaio ginen,... baina hamabi ere ikusiko ditugu martxa honetan” lehiaketara! Prest lehiakideok? Honatx galdera:
Jarraian dauzkazuenen artean, zein lekutan EZ zenukete inoiz ere jarriko irudietan ikusten duzuena bezalako dorre elektrikoa?
Erantzun posibleak hauexek dituzu:
- a) Ospitalean, kirofanoaren erdian?
- b) Gernikako piper labeldunez gainezka dagoen ortu batean?
- c) Bilboko Gran Viaren erdian?
- d) Guggenheimen gainean?
- e) Gorbeiako larran, erdian dagoen akerraren ordez?
- f) Arduradunen baten sukaldearen erdian?
Ala...................
- g) Ehunka umek (beren guraso eta aiton-amonekin) egunero-egunero bi, hiru edo lau aldiz erabili behar duten espaloi baten erdian, erdi-erdian ?
Erantzun zuzena asmatzen dutenen artean blog berri honen administrazioa zozketatuko dugu; beraz, irabazle suertatzen bazara, erabiltzaile izena eta pasahitza emango dizugu eta, ale! baduzu zeure bloga!
Iruzkinak
2006-02-03 15:54 #1
<p>Akojonantea, Jozu, >ez neukan horren barri.<br /> >Igual apropos instalau dabe jaietarako, ez dakit... esate baterako, tirolina bat ipinteko Egiatik Galdakoraino. Ze txupi!!Akojonantea, Jozu, >ez neukan horren barri.<br /> >Igual apropos instalau dabe jaietarako, ez dakit... esate baterako, tirolina bat ipinteko Egiatik Galdakoraino. Ze txupi!!</p>
Utzi iruzkina: