Gaur mezara joan naiz

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-09-04 23:16
2

Gaur mezatara joan naiz. Herri txiki batean izan dugu familiako baten urteurren meza eta, aspaldiko partez, sartu egin naiz elizara meza entzutera, herri txikietan ez baitago kalean geratzerik. Harritu egin naiz. Berriro. Harritu egin nau nola oraindik ere jarraitzen duten koreografia eta atrezzo zaharkitu horiek; harritu, abadearen ahotsaren oihartzunak apurtzen duen isiltasunak eta harritu, abadeek oraindik ere esaten dituztenak.

Hitz egin nahi nizuen gaur Ezekiel delako baten eskutitz zahar sorta batetik abadeak atera dituen irakaspen harrigarriez edo elkarri bostekoa emateko ohitura zuri horretaz, adibidez, baina pentsatuko duzue beti nabilela gai potolo eta transzendentalei buruz eta gainera ez zaituztet aspertu nahi. Egia esango dizuet: neska gazteei begira pasatu dut meza osoa, eta egon dira batzuk...


Patxi

Patxi 2005-09-05 01:32 #1

<p>Santa Maria jaungoikoaren ama, erregutu ezazu Jozulin pekatariaren alde, orain eta gure heriotzako orduan aman.</p>

Patxi

Patxi 2005-09-05 01:33 #2

<p>Digo amen.</p>


Utzi iruzkina: