Miles Davis-en ama

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2009-10-12 18:36



 
Inoiz Miles Davis-en kontzerturen baten izan bazara ohartuko zinen publikoari bizkar emanda jotzen zuela ia denbora guztian. Kontzertuetan ez zuen hitz bakar bat ere esaten, ez eta abestiak aurkezteko ere. Miles-ek esana da berak jendeari musika eskaintzen ziola eta ez besterik, eta ez hartzeko jarrera hura harrokeriatzat. Baina bada beste arrazoirik: Davis-ek gorroto zituen garai hartan beltz batzuek -musikari eta artistak, gehienak- erakusten zuten zuriekiko menpekotasuna. Musikari beltz askok kopiatzen zituzten Louis Armstrong-ek erakusten zituenak bezalako barre esajeratuak. Miles Davis-i eta beste askori umiliagarriak iruditzen zitzaizkien eta Uncle Tom deitzen zieten mespretxuz.
Eta orain dator ama:
 
Esan zidan amak: "Miles, irribarreren bat egin zeniezaioke publikoari hain sutsuki txalotzen zaituenean. Txalo egiten dizute maite zaituztelako, jotzen duzuna gustuko dutelako, ederra delako".
Nik erantzun nion: "Zer nahi duzu, Uncle Tom bat izan nadila?"
Amak gogor begiratu zidan minutu batez, eta gero erantzun: "Inoiz entzuten badut hortik zehar zabiltzala Uncle Tom-ena egiten, entzun, zeuregainaino helduko naiz eta neure esku hauekin hil egingo zaitut".
Halakoa zen geure ama.
 


Utzi iruzkina: