Kategoria: miles_davis
Inoiz Miles Davis-en kontzerturen baten izan bazara ohartuko zinen publikoari bizkar emanda jotzen zuela ia denbora guztian. Kontzertuetan ez zuen hitz bakar bat ere esaten, ez eta abestiak aurkezteko ere. Miles-ek esana da berak jendeari musika eskaintzen ziola eta ez besterik, eta ez hartzeko jarrera hura harrokeriatzat. Baina bada beste arrazoirik: Davis-ek gorroto zituen garai hartan beltz batzuek -musikari eta artistak, gehienak- erakusten zuten zuriekiko menpekotasuna. Musikari beltz askok kopiatzen zituzten Louis Armstrong-ek erakusten zituenak bezalako barre esaj...
Miles Davis-ek hemeretzi urte inguru izango zituen orduan, 1945 urtean. East St Louis-eko familia beltz aberats batekoa izanik New Yorkera bidali zuten gurasoek Juilliard musika eskola ospetsuan ikastera. Gauez, baina, 52. kaleko tabernazuloetan ibiltzen zen orduko puntako jazzlariak entzuten eta, aukerarik txikiena bazegoen, haiekin jotzen. Egun batean erabakia hartu zuen. Hemeretzi urterekin. Bere autobiografian kontatzen du:Nik esan nion: "Entzun aita. Zerbait gertatzen ari da New Yorken. Musika aldatzen ari da, estiloak ere bai, eta nik parte hartu nahi dut horretan Bird eta Diz-ekin. B...
Neuk ere gurako nuke targum bat idatzi, gurako nuke egia bakar hori neure pirqé gorriakaz hornitu, (Rabbí Eliezerrek baino ondinokarrenean ere hobeto eta neure burua gorago) eta glossa horren inguruetan pizti ikaragarriren bat (Zosimok berak baino) kolore bizi(ago)ez miniatu. Gurako nuke "tetramerein ten philosophian" bezalako berba gaitzez Nire poesia bete... Egia ziur bat eduki ezketino (Demagun "Jainkoa" demagun "Herria" demagun "Progresso epela" demagun lana, kotxea, etorkizun profesionala, etxea demagun makutoa, pina eta fularra, edo presk...