Hogei arrazoi eta arrazoi bat gehiago txokolatea sexua baino hobea dela frogatzeko

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2009-11-18 14:26
3

Horra:
1. Txokolatea nahi duzunean lortu ahal duzu.
2. Gidatzen ari zarela lasai jan dezakezu txokolatea.
3. Nahi beste txokolate jan dezakezu.
4. Txokolatea zeure amaren aurrean ere jan dezakezu.
5. "Dena irentsiko dut" esaldia erabil daiteke txokolateari buruz ari garenean ere.
6. Sexu bereko pertsona bik elkarrekin jan dezakete txokolatea eta inork ez die gauza itsusirik esango.
7. Txokolateak beti aseko zaitu. Baita bigundu denean ere.
8. "Betiko" hitza entzun eta txokolatea ez da ikaratzen.
9. Gogor haginka eginez gero ere txokolatea ez da kexatuko.
10. Zeure laneko idazmahaiaren gainean txokolatea eduki dezakezu eta inori ez zaio axola.
11. Ezezagun bati lotsa zein beldurrik gabe eska diezaiokezu txokolatea.
12. Txokolatea jan eta gero ez duzu ilerik izango ahoan.
13. Txokolatea benetan gustatu bazaizu ere ez duzu Ooohhh!! eta Aaaahhh!! derrigor esan behar.
14. Txokolateak ez zaitu haurdun utziko.
15. Hilaren edozein egunetan jan daiteke txokolatea.
16. Erraz aurkituko duzu txokolate ona.
17. Nahi duzun beste txokolate mota desberdin frogatu dezakezu, ondo ikusia dago.
18. Ez zara inoiz gazteegia edo zaharregia izango txokolaterako.
19. Txokolatearen neurria ez da garrantzitsua.
20. Txokolatea janez ez dituzu auzokoak esnatuko.
21. Buruko minez bazaude ere txokolatea jan dezakezu.

Oharra: Honaino irakurri duzunak ez dauka zertan bat etorri Jozulinek benetan uste duenarekin. Egia esan, ez dator bat; ez dator bat ere bat. Ezta hurrik eman ere. Horixe bakarrik behar genuen. Txokolatea sexua baino hobea? Ja!

jaio

jaio 2009-11-18 19:06 #1

Beti aukera egin behar hori ere trixtea da ba, aizu. Biak gustatzen zaizkit eta esango nuke elkarren lagun ere izan daitezkeela. Txokolateari ogi edo galletekin lagundu beharrean sexu pixka batekin egin ezkero kaloria gutxiago gorputzarentzat. Sexuari berriz txokolate egin berria nahastuiozu eta siesta ordua alaituko dizu. Eta hainbeste txokolate jan edo edan beharrean(beti pixuari begira ibiltzea bai dela trixtea...) pixka bat erretzeko hartu ezkero ba...

Orain, derrigorrean aukera egin behar bada, ba, txokolatea beste edozerrekin ordezkatzea ere ezta beste munduko gauza, ezta? Gainera plazerra eman emango du baina  baina gorputza dardarka jarri eta bizkarrean gora hotzikarak zerk ematen ditu, txokolateak? Ja!

Patxi

Patxi 2009-11-19 01:09 #2

Txokolatea sexuarekin parekatzea, emakumeen mundu mailako konspirazio bat da, gizonak izurratzeko.

Jaio da salbuepena ;-)

Txadonak

Txadonak 2009-11-20 21:32 #3

Jozulin, gure dozunien lortu zeinke txokolatie? Erraz topaten dozu txokolate ona? Aman aurrien txokolatiegaz? Idazmahaian itxiten dozu eta ez da desagertuten? Gure dozun beste txokolate desberdin frogatu zeinke?
Hori sugertie!

PD: Ia explikaten dostezun zelan jaten dozun ze gurien beti erre izan dogu.

Utzi iruzkina: