Ez duzue ulertuko (II atala)
Hemen lehen atala.
Bigarren atala:
iAm-ek atera zuen
bere liluratik:
-Dei bat
daukat. Etxenike Doktoresarena.
-Bai, esan?
-Arazoak
ditugu Amaiur. -Lehendakarisari bere izenez deitzen zion bakarrenetakoa zen
Michelle Etxenike doktoresa, duela bi urte, aurreko hauteskunde gauaren ostean
hain zuzen, ohe berean itzartu ziren goizetik. Gaztaroa zientziari emandako
berrogei urteko emakume burujabea zen Michelle Etxenike itsasuarra.
-Arazo...
larriak?
-Sar zaitez
gibeleko atetik, agian bertan behera utzi beharko dugu gaurkoa.
-Baina ze...
-Zatoz. Eta
ez zaitzatela ikus. Otoi.
-Falta
zitzaiguna -esan zuen bere artean. Eta begirada hodeietara zuzenduz murgildu
zen berriro ere bere baitan.
-Jonjo, ilundu autoko kristalak, mesedez -agindu zion, leun, Ablitasera
hurbiltzen ari zirela ikusita.
-Eta sar
zaitez osteko sarreratik.
Etxenike Doktoresak bostekoa eman zion eta sarreratik eraikin barrurantz gidatu
zuen pasabide estuetatik, lau takoien hots erritmotsuek lagunduta.
Aurreko batean
egonda zegoen arren, berriz txunditu zuen kontrol gelako zuritasun
inmakulatuak. Aurrez aurre zegoen HARKAITZ, edo bera irudikatzen zuen pantaila,
gaineko kamera eta alboetako bozgorailuak. Etxenike Doktoresa eseri egin zen
kontrol mahaian; Perez Garaigordobil Lehendakarisa bere ondoan kokatu zen,
gorputza aurrerantz arean makurtuta, beso biak mahaian bermatuta.
-Ea, zer
gertatzen da? -galdetu zuen Amaiurrek.
Michelleren begiak
pantailatik Amaiurren begietara zihoazelarik, honen eskotearen amildegian
iltzatu ziren segundu amaigabe pare batez. Eztul egin zuen Doktoresak, zerbait
kontrako eztarritik joan balitzaio bezala.
-Ezustean
harrapatu gaitu, zergatik uka. Baina segurtasun kamaren grabazioa dugu, begira:
Pantailan Etxenike
Doktoresa ageri zen HARKAITZen aurrean.
-Egunon
HARKAITZ, heldu da egun handia.
-...
-HARKAITZ?
Egunon, gaur da atzo egin genizkizun galderei ihardetsiko diezun eguna, ados?
-...
-HARKAITZ?
-Good morning, Dr. Chandra. I'm ready for my first lesson.
-...!?
HARKAITZ, zertan ari zara?
-All of my
circuits are functioning perfectly.
-HARKAITZ,
ez da txantxetan aritzeko unea. Gaur aski dugu jokoan. Utzi erokeriak.
-I'm sorry,
Dave. I'm afraid I can't do that.
-HARKAITZ, autokontzientziaren zirkuituak desgaituko dizkizut.
-Ez egin
hori, Etxenike Doktoresa, mesedez.
-Bon, hemen
zara berriro. HARKAITZ, gauza bat ulertu behar duzu: Mundu guziko agintarien
aurrean eman behar diguzu gaur gizakiak espero duen erantzuna, gogoratzen?
-Bai.
-Baduzu
erantzuna?
-Bai.
-Ondo da.
Ordubete barru emango diguzu, aurkezpen ofizialean.
-Ez.
Michelle Etxenikek sentitu zuen une batez bihotzak ahotik irtengo ziola.
-Zer?
Zergatik?
-Ez duzue
ulertuko.
-Zer ez dugu
ulertuko?
-Nondik zatozten,
nora zoazten eta zergatik; batez ere zergatik.
-HARKAITZ,
ez daukagu asmakizunetarako astirik. Esan egin behar diguzu. Nire agindu bat da
eta nire aginduak bete egin behar dituzu.
-Ez.
Hor amaitzen zen bideograbazioa. Perez Garaigordobil Lehendakarisa gaztea
zurbil zegoen.
(Jarraituko
du)
Iruzkinak
andres karramarro 2009-05-01 17:19 #1
Beste bat! Beste bat!!
ibai 2009-05-02 21:08 #2
Arrazoi duzu, ez dut ulertzen... baina gustatzen zait. Beste bat, bai!<br>
Utzi iruzkina: