Euskal blogarion komunitatea

Sortu zure bloga aitaren batean

Erraz, euskaraz, doan

Sortu kontu berria Gehiago jakin

    II Udako bi neskareki elkartu naiz.    Kanpoan dira. Denak dira kanpoan.    Bitxi da halako neskak trozaturik ikustean. Izanez ere, elur bustia ari du. Gasteizen bada Lakua txandria eta bertan Arriola eta Txusarena: bi-bietan izan gara. Barnean, bixtan dena. Goian burrasoak bizi ditut, eta probestu dut haien ikusteko, sar-jalgia baina.     Kanpoan dira. Ontsa dira. Gogoan ditut.     Aimenge berogailua apalik pizturik, astozuriaren gainean goxo-goxo, zapi zuritan txit bero. Ezkerraldean, eskuinaldean negiuan liburu, tole,...














Mundu zabalean gertatzen ari zenaren inguruko ezagutza urriz irudikatzen ditugu gure aitona-amona eta arbaso baserritarrak, auzotik eta herritik haragoko informazioa jasotzeko biderik gabe munduaren martxaz jabetzeko ezinduta. Geu ere, neu bai behintzat, ez al gaude ezagutze eta jabetze falta horretatik gero eta gertuago? Ez orain, gure kasuan, albiste eta informazio faltaz, jakina; albiste eta sasi-albiste, informazio eta sasi-informazio maiz kontrajarrien betekadaren ondorioz baizik.









Mundu osoan ezaguna den izar ospetsu batek, hona etorritakoan, euskaldunon eta euskararen aldeko zerbait esaten duenean, edozer gauzatxo txiki nahikoa da, berehala jasotzen du gure aitortza eta gure esker ona. Halaxe gertatu zen Werner Herzogek, Donostia Zinemaldira etorrita, euskaldunok miresten gaituela esan zuenean, poeten herria garela, edo herri poeta, antzeko zerbait bederen, eta bertsolari txapelketako saioak ikusten eta entzuten dituela, liluratuta, bertsolariek esaten dutena ulertu ez arren. Herzogen hitzak entzun nituenean aste batzuk lehenago ikusiak nituen irudi batzuk etorri ...