II Zorioneko mutila da eskualdun urdaxka maitagarri elibat kausitzen dituena. * Lilura galdurik. Aspaldidanik neskak eta eskuara. Alabait neska gehieneki eskuaraz, alabait eta eskualdun neska gehienei larrua jo. Eta kito. Kito edo. Eskual Herriko emaztekien hondartza boleiboleko taldearen bazkidetza berritu egin dut; etxeko bikoteareki gostu-gostuan bizi naiz: bi-biak ditut topless ostatu horietariko batean ostalertsa gauaz eta egunaz ikasle, Arkeologiara eta Irakaskuntzara, NUPen biak, goian berriz ere -bertan aitak ikasi zuen. Aimenge g...
Katuari galdetu nion ea egia den zazpi bizitza dituztela. -- Zuek asmatutako ergelkeria da hori -erantzun zidan-. Eta zazpi bizitza bagenitu, guztiak beharko genituzke gizakiok eragindako okerrak zuzentzeko. Katuaren erantzuna entzunda, zera pentsatu nuen, gizakiok zorionez burmuin bakarra dugula, eta ez zazpi. Bernardo Kapanaga
ILARGIARI Ze klarki, zuri eta garden argitzen duen ilargiak gaurko gaua! Xalotasun kandida nola, orbanik gabea. Dena duzu ikusten, hilkor guziak, munduan bizi diren denak, haien minen lasaitasun bila zure argi zuria eskean. Batzuk min kontsolagarri, Bertze batzuk zurekin dastatzeko altxapeko abenturak eguzkitik ihes, lekuko salatzaile. Ni lastozko ohatzean, zu arrosa eta lumazkoan, egia zion erran zuenak, amildegi bat dagoela nire miseria eta zure fortunaren artean. Abuztuak 12 eklipsea Galizian ikusi nuen, ederra izan zen....
Estatubatuar bakoitzak 63 dolar botatzen ditu astero zaborrontzira erosi baina kontsumitu ez dituen jakitan. % 38k onartzen du erositako janaria botatzen duela ez duelako gogoko behin etxera helduta. Eta % 73k onartzen du errudun sentitzen dela janaria botatzeagatik. Galdera: % zenbat estatubatuar sentitzen da errudun hautetsontzietan botatako botoei esker munduan eragindako hondakinengatik? Ron Sniakin
Potroetaraino nengoen eklipsearen kaparrada harekin: ez zegoen besterik komunikabide ergelduetan. Heldu zen eguna. Hainbeste zarata segundo batzuengatik... Hantxe zeuden denak betaurrekoak jarrita. Nik banuen baina eklipsea luzatzeko formula erraza: gomendioei jaramonik ez egitea. Zuzenean begiratu nion eguzkiari. Harrezkero eklipse etengabean bizi naiz begiradarik merezi ez duen mundu ilun honetan. Ron Sniakin
XXXIX Ez naiz aborrezitzen ohi. Guttitto jaten dut, eta maite dut sukaldaritza-saioen ikustea, jatetxerik jatetxe joaiten direnen saioak orobat, baita nonbait aunitz jaten duten horien saioak, sake ederreko horienak ere... Guttitto idazten dut, eta izigarri maite dut ilustratzea, irakurtzea... Lagunik ez, baina maite dut jendartean izan eta jendeari beha egoitea, ostaturen batean, terrazaren batean turrustakoa lagun, jargia batean glazaren gustatzerat hasi berri... Kirolik ez ...
Kategoriak
Azken iruzkinak
2026-02-16 08:57 #1
joan mari beloki kortexarena 2025-12-16 16:49 #3
2025-12-16 14:17 #4
Mikel Asurmendi Agirre 2025-11-26 11:59 #6
Fucktotum
Txistu y TamboliƱ
Hezitzaile bat sarean
Doike!