Mertxe Urteaga - Irungo Oiasso Erromatar Museoaren zuzendaria Ikerlari lanek eraman dute Mertxe Urteaga Oiasso Erromatar Museoaren zuzendaritzara. Baina kargu berriak ez dio ikerlari izaten jarraitzea eragotziko. BERRIA, 2006-VIII-12 Juan Luis Zabala, Irun Duela 20 mende erromatar hiri garrantzitsua zegoen egun Gipuzkoako Irun herriarenak diren lurretan. Tarracotik zetorren bidearen amaieran zegoen hiria, eta portua ere bazuen. Oiasso nolakoa zen eta Oiassoko hiritarrak nola bizi ziren jakiteko aukera eskaintzen du, uztailaren 21az geroztik, Irungo Oiasso Erromatar Museo...


Ardatz Atlantikoko Hiri Erromatarren Sarea sortu berri dute, Irungo Udalaren eta Oiasso museoaren ekimenez. Portugal, Espainia, Frantzia, Galizia eta Euskal Herriko hainbat hiri daude, besteak beste, turismoa sustatzeko sortutako elkartean. BERRIA, 2010-I-30 Xabier Martin Coimbra (Conimbriga). Irun (Oiasso). Zaragoza (Cesaraugusta). Akize (Aquae Tarbellicae). Sevilla (Hispalis). York (Eboracum). Oiasso ez da Nemausus eta Conimbriga ez da Augusta Emerita, baina Irunek eta Coimbrak badute iragan erromatarra, Nimesek eta Meridak bezalaxe. Ukaezina da, ordea, ardatz Atlan...


HISTORIA, LARRUGORRIAN

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2014-01-05 17:53

Aztarnategiak eman dituen emaitzez gain, arkeologoen lana bertatik bertara ezagutzeko aukera eskaintzen du Getariako Zarautz Jauregiak. BERRIA, 2006-XI-04 gorka zabaleta, Donostia Antzinako eraikuntzen egiturak eta materialak, zeramikaz egindako ontziak, animalien hezurrak, beste hainbat arrastoren artean. Mendeak egin dituzte lurpean, isilik eta ezezagun, historiaren gordailu. Baina iritsi dira arkeologoak, eta hasi dira lur azaleko geruzaren azpian arakatzen. Topatu dituzte eraikuntzen egiturak eta materialak, zeramikazko ontziak eta animalien hezurtxoak, eta ohartu dira haien b...


  2.500 urteko ibilbidea egiten du Zarautzen jarri duten erakusketak, parrokiako indusketetako aurkikuntzen berri emateko BERRIA, 2003-IX-05 idoia ETXEBERRIA -ZARAUTZ Denboraren harlauza astuna jasotzea lortu dute Zarautzen, iraganeko herritarren bizimodua bistaratzea. Herriko parrokian indusketak egin dituzte bi urtez, eta Burdin Aroko, erromatarren garaiko zein Erdi Aroko aztarnak aurkitu. Orain, ondorioak zabaltzeko unea heldu da, iragana argi printzez janztekoa: Menosca eta Zarautz artean. Bidaia bat gure historian barrena erakusketa jarri dute Zarauzko Sanz Enea kultur etxea...


Irungo Oiasso museoko zuzendariari, Mertxe Urteagari, eginiko elkarrizketaren audioa in La Biblioteca Perdida


Martxelo DIAZ IRUÑEA, GARA, 2013-XII-18 Mitxelko Uranga eta Oskar Aranzabal izan dira «ex aequo» Juan Zelaia XIII. Saiakera Sariaren irabazleak. Biek ere ekonomia alorreko lanak aurkeztu zituzten, nahiz eta ikuspegi desberdinetatik aritu. Urangak merkatuaren erotizazioa eta erotismoaren merkantilizazioa izan du aipagai. Aranzabalek, berriz, XV. mendeko Martin Azpilikueta jakintsuaren alor berri bat atera du argitara, hura ekonomialaria zela ez baitzen ezagutzen.


"CONSUMMATUM EST"

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2013-12-13 19:19

  ibon gaztañazpi (Orioko arraunlaria) BERRIA, 2007-IX-25 Jaun-andreok, bukatu da. Finito. Sanmigeletako ur biziekin batera heldu zaigu San Miguel ligaren bukaera. Akabo. Egunero garbigailurik jarri behar ez. Adio makarroi zuri, oilasko bular lehor eta gatzik gabeko patata pureei; bye-bye otordu monotematiko, ezkutuko garagardo eta itsasoko iragarpenei; au revoir autobuseko gidari, txarangako musikari eta astebeteko egoskorraldiei. Gorde trainerua apalean eta aparkatu atoia, tolestu arropa horiak eta eraman entrenamenduko poltsa ganbarara, hau amattu dok-eta, txo! Parrand...


Zuzendariari BERRIA, 2009-III-29 Esaldi osoa «Accipe nunc Danaum insidias et crimine ab uno disce omnes» (Virgilioren Eneida 2, 65-66) da, Santi Onaindiak -Bergili-ren idazlanak osorik, (1966 Bilbo)- honelaxe itzulia: «Konturatu zaitez grekoen amarruez, eta bakar baten gaiztakeriagatik ezagutu itzazu guztiak». Oso ezaguna da ab uno disce omnes zatia. Eta hona hemen misterioa: Urdulizko Abeletxe abizenaren armarriko leloa horixe berori dela. Nondik datorren galdetzen ari zara? Troiako gerra ostera jo behar genuke, Virgiliok printzipioz asmatutako gudu horretara. ...


KALAMATIKA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2013-12-13 19:07

BERRIA, 2013-12-04   Anjel Lertxundi Gramatika Batzordeak edukiz bete du Elhuyar hiztegiak dimititu aditzari emandako definizioa: «lanbide, kargu eta ardura norberaren borondatez uztea». Zuzendaritzak, aldiz, Arestik Tobera antzerkian aurreikusitakoa: «Zure kargutik dimititzen duzu, eta Buruzagitza Nagusiak onartu egiten dizu dimisioa».Horiek dira posizioak.Erretorika zerabilen jaun jakitunari erretolika irizten zion entzuleak. Komedia fikzioari dagokio; komeria, bizitzari. Historia irakasten ziguten, istorioak gustatzen zitzaizkigun. Filosofoa eta pilosopo...


LATINOAK

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2013-12-13 18:55

Anjel Lertxundi BERRIA, 2010-V-04 Orain hogei bat urte, Madrilen nengoelarik, Nihil Obstat rock taldeko musikariei egindako elkarrizketa bat entzun nion irratiari. Bertan, kazetariak: «Zuek madrildarrak izaki, nola bururatu zaizue euskal izen bat jartzea zuen taldeari?». Asteburuan, lagun artean geundela Nafarroako erretaula barroko eder bat ikusten, gida batek (arte ederretan lizentziatua zela esan zigun hasieran) horror vacui espresioa baliatu zuen; «italierazko espresio ezagun bat da» argitu zigun segidan. Orain gutxi, tutore batek «etzazula latina ...