BERRIA, 2009-IX-04 Itxaro Borda Kontinente urrunetako eskola eta lantegi sartzeak obratuak ditezke engoitik. Hogeita seigarren ikastola baten irekitzeaz gogoetan gabiltza Santoriniko kaldeiraren hegietan, soa lur eta harkaitz ilunetara luzatzen dugunean. Azkenean, telebista pantailetako berrisaila apokaliptikoak baztertzen baldin badira, Kandidak lerrakeenez, dena ongi dabil mundu ahalik hoberenean. Goraintziak Voltaire idazle minberari. Eskerrak halaber Platon zenari, gaurkoan mirets dezakegun sumendiaren bihotz leherketaren ondorioak hazta ditzakegulakoan Santoriniko Thira herrixk...
BERRIA, 2007-VI-14 Erakundearen sortzaileetako bat izandako doktorea omendu du EHUk Donostian Euskal Herriko Unibertsitateak Honoris causa doktore izendatu zuen atzo Ramon Martin Mateo Bilboko Unibertsitateko errektore ohia eta EHUren beraren sortzaileetako bat izan zena (Valladolid, Espainia, 1928). Martin Matero Zuzenbide Administratiboko katedraduna da. Ekitaldia atzo goizean egin zuten, Donostiako Miramar jauregian, eta bertan izan ziren, besteak beste, Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakaria eta Juan Ignacio Perez Iglesias EHUko errektorea.
Orgiari lotutako definizio askok kutsu morala dute. Berriro ere sexua moralaren morroi bihurtu da AGURTZANE ORMATZA IMATZ BERRIA, 2007-V-22 Maiz aipatzen da orgia hitza. Askoren fantasien ardatza dira orgiak, eta guk ematen ditugun hitzaldi eta ikastaroetan maiz agertzen dira horien inguruko galderak. Orgia entzutean ondorengo irudia etortzen zaigu burura: hainbat emakume eta gizon erdi biluzik, edo biluzik, espazio berean erotikak dauzkan edozelako jokabidetan murgildurik. Harluxet entziklopediaren arabera orgiak hauxe esan nahi du: janean, edanean eta bestetan gehiegikeriak egite...
&n...
&n...
&n...
&n...
in Algara, edo ez gara bloga (Kike Amonarriz) Maisu-maistra hitzak latineko magister hitzetik datoz, eta hura magis adjektibotik. Magis adjektiboak, berriz, hau esan nahi du: (zerbaitek/norbaitek baino) gehiago. Magister, beraz, honela definitu genezake: bere ezaguerak edo trebetasunak direla medio, besteen gainetik dagoena edo nabarmentzen dena. Adibidez, magister equitum (Erroma zaharreko zalditeriaren burua) edo magister militum (Buruzagi militarra). Ministro hitza berriz, minister-etik dator, eta hura minus adjektibotik: (zerbaitek/norbaitek baino) g...
in Algara, edo ez gara bloga (Kike Amonarriz) Maisutza ikasketak amaitu berri dituen gaztea ikastetxez ikastetxe dabil curriculuma banatzen. Halako batean, lortu du elkarrizketa bat. Zuzendariaren bulegora sartu da, eta hau galdezka hasi zaio: - Eta esango al zenidake zeintzuk diren irakasle izatera bultzatu zaituzten hiru arrazoi nagusiak? - Bai: uztaila, abuztua eta abendua. (ARGIAren 2.380. alean argitaratua)
IÑIGO RUIZ ARZALLUZ, (EHUko irakaslea), BERRIA, 2004-X-02 Harri eta zur geldituko zatekeen Petrarca ikusi izan balu italierazko bertsoek eman diotela ospe gehiena. Petrarcaren obra guztiak bildu zituen lehenengo edizioak adibidez 1.500 bat orrialde ditu, eta 1554an inprimatutako infolio zarratu hauetatik 75 bakarrik dira italieraz idatziak; are gehiago, horietan jasotako bertso gehienak Petrarcak berak asmatutako izenburu esanguratsu honen azpian doaz: Rerum vulgarium fragmenta , hots, «hizkuntza arruntean egin gauzetatiko puskak», guk Canzoniere izen okerrarekin izend...
GREKO-ERROMATAR ANTZINAROTIK DATOZEN PRINTZAK SAREAREKIN JASOAK.