ARGIA, Denboraren makina 2014ko martxoaren 16a, 2407. alea Kartagotarrek haurrak sakrifikatzen omen zituzten, eta pentsatu baino ohikoagoa zen Antzinaroan. Erromatarrek ere haur jaio berriak hil ohi zituzten, besteak beste duela mende bat Hambleden-en (Ingalaterra) aurkitutako 33 eskeletoen arrastoek erakusten dutenez. Orain arrasto horien ADNa aztertu dute eta emaitza Journal of Archaeological Science aldizkarian argitaratu: Britainian behintzat, hilko zituzten haurrak ez zituzten generoagatik aukeratzen, eta familiako haur bakarra hartzeko begiramena zuten behintzat, ADNak ama ...


FITEROKO AKELARREA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2014-03-20 18:39


JENDARTEA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2014-02-19 23:15

BERRIA, 2014-02-18 Angel Erro Gero eta gehiago, sumatzen dut jendea, gizarte hitza saihesteko, jendarte erabiltzen, lehenengoaren balizko kutsu sexistak bultzatuta. Bada bata bestearekin ordezkatzeko proposatu duenik, baina gehienek badaezpada erabiltzen dute orain bestela.Gizartearen ordez jendartea aditzen dudanean, dardara sentitzen dut. Matxismoaren hondar bat, akaso, edo barne-barnetik daridan zuzentasun politikoaren aurkako arbuioa, pentsatu nahiago nuke. Horri gehitzen zaio euskal jendea, jendarte edo gizarteak etimologiekiko duen atxikimendu gehiegizkoa eta aldi berean eska...


"NON EST"

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2014-01-30 16:47

Angel Erro BERRIA, 2014-01-29 Neguko Olinpiar Jokoak sarri egin behar diren Sotxiko alkateak, Anatoli Pakhomov delako batek, bere hirian ez dagoela homosexualik adierazita harritu du komunitate zientifikoa. Fenomeno bitxi hori, nik dakidala, eta Mahmoud Ahmadinejad presidentearen lekukotasunari kasu eginik, Sotxiz gain, Iranen baino ez da orain arte izan. Sotxiko Gay Studies-etako txosten bat pasako zioten berari ere, ongi bilatuta ere, baita leizerik ilunetan ere, «pepinoaren klubean» harpidedunik %0 badagoela erakutsiz.Zerbaiten existentzia ukatzea arrunt gauza zaila d...


NORMALAK

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2014-01-30 16:45

Angel Erro BERRIA, 2014-01-21 Gizon bati helduta, besarkatuta, irakurri ditut Sebastian Iruñeko artzapezpiku benemerituaren adierazpenak. Badakit joan den astean idatzi nuela agure gonadun honetaz, baina, jaunak esana, maitatu etsaiak eta egin otoitz pertsegitzen zaituztetenen alde.Nondik atera da gizon hau?, galdetu dit sofaideak haren hitzak ozen irakurri dizkiodanean. Iruñetik, erantzun diot —aitortzen dut— oraindik ongiegi ulertzen ez dudan harrotasun punttu batez, baina «nire sintoma gozatzeko» chauvinismo lacandartzat baino gehiago gizon hon...


RIGOR

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2014-01-26 17:48

Angel Erro BERRIA, 2014-I-26 Hilda egotearen desabantaila bat («hilda egotearen okerrena» idaztera nindoan, baina esaldi biribil baten xerka, ez dezadala perspektiba galdu, hilda egotearen okerrena hilda egote bera da) zurrun bihurtzea da. Rigor mortisarena ez dagokie bakarrik gihar ehunei. Hildakoak ez du ñabarduretan aritzeko, ez iritziaz aldatzeko aukerarik. Bizirik egotearen definizio posible bat «oraindik alda daitekeena» izan liteke, bere kasa aldatu, jakina.Aste honetan ikuskizun penagarria ikusi dugu. Donostiako zinegotzi bat ETAk hil zuenetik ...


- Zuhurtasuna Iruña-Veleiako aurkikuntzen gainean (BERRIA, 2006-VI-10) - III. eta VI. mendeen artean kokatu dituzte Iruña-Veleian aurkitutako euskarazko hitzak (BERRIA, 2006-VI-15) - Veleiak euskal hizkuntzalaritza astindu du (EL PAIS, 2006-VI-18) - Veleiak eta Lazarragak erakusten digutena (BERRIA, 2006-VII-06) - Veleia: hizkuntzalariek ezetz diote (BERRIA, 2008-X-08) - Lakarra: "Kontu honek ez zuen aurrera egin behar, eta kitto" (BERRIA, 2008-XI-26) - Engainu garaikidea (BERRIA, 2009-III-21) - Iruña-Veleiak merezi du (ARGIA, 2009-VII-19) - Iruña-Veleia: Amesgai...


Urko Apaolaza    ARGIA, 2006-10-08 «Baina nork dio erromatarrik ez zela egon hemen? Caro Barojak esan zuen: saltus eta ager. Baina hori erromatar idatzietan ez da ageri eta aztarna arkeologikoek justu kontrakoa diote!», ahotsa punttu bat igo eta baieztatzen du, seguru, eskuan pintzela eta aitzur txikia balitu bezala. Teoria hutsalak dira horiek beretzat eta aipatu orduko sutu zaigu: «Zergatik izan behar du saltus basoa? Zergatik ez pasabidea? Esanahi hori ere badu. Saltus eta ager... hori bai dela topiko bat». Plinio zaharrak saltus ...


  ROLDAN JIMENO,  HISTORiALARIA   Kristautzearen jatorria euskal lurraldeetan aztertu du Roldan Jimeno ikerlariak, santuen gurtzeen gaineko tesian oinarrituta alberto barandiaran -IRUÑEA BERRIA, 2003-IX-27   Kristautzea Ebroko Ibarretik eta kostaldetik iritsi zen Euskal Herrian, eta hiriguneetan ezarri zen lehendabizi, III. mendearen inguruan. Horretarako, euskal lurraldeetan bizi ziren erromatarrek garrantzi handia izan zuten, haien bidez ezartzen hasi baitzen tradizio berria. Roldan Jimenok, Kristautasunaren hasierak euskal lurraldeetan lanean, santuen ...


BERRIA, 2012-03-11 Ilargi Agirre, iRUN 'Erromatar arkeologia Gipuzkoan' idatzi dute Mertxe Urteagak eta Javier ArcekAugusto enperadoreak opari gisa eman zien baskoiei Aiako Harrietako meatzeen ustiapen ekonomikoa, erromatarrei laguntzeagatik   Javier Arce eta Mertxe Urteaga, Erromatar arkeologia Gipuzkoan liburua eskuan dutela. / GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS Oiassoko termen oinplanoa. / ARKEOLAN Indusketa lanak, Arditurriko meategietan. / ARKEOLAN Orain arte indarrean egon diren erromatarren eta baskoien arteko harremanen inguruko zenbait tesi kolokan jartzen ditu Erromata...