2.500 URTEKO ETA 282 KILOMETROKO MARATOIA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2012-08-02 19:39
2

Denboraren makina 

ARGIA, 2010-III-07

Filipides
Filipidesen eskulturak soldadua Atenasera hilzorian iritsi zeneko unea irudikatzen du (Parisko Louvre Museoa).

Marathon (Grezia), K.a. 490. Atenastarrak eta pertsiarrak elkarren aurka borrokatu ziren Marathoneko Guduan, izen bereko lautadan. Lehenago, atenastarrek pertsiarren aurka altxatutako hiri joniarrei laguntzea erabaki zuten. Orduan, pertsiarrak Marathonen lehorreratu ziren Atenaseko armadaren aurka egiteko. Baina soldadu atenastarrak izan ziren eraso gogorrena jo zutenak. Pertsiar asko hil zituzten, eta bizirik eutsi ziotenek atzera ontziratu eta ihes egitea beste erremediorik ez zuten izan.

Garaipena lortuta, Filipides soldadua Atenasera bidali zuten hiritarrei berri ona eman ziezaien. Marathonetik Atenasera arteko 42 kilometroak lasterka egin ondoren, “irabazi dugu” esan eta hil egin omen zen, nekeziak jota.

Baina Filipides ez zuen historiako lehen maratoi hark soilik hil. Lasterketa luzea errematea baino ez zen izan harentzat. Lehenik Espartara bidali zuten laguntza eske eta 240 kilometro egin behar izan zituen bi egunetan. Ahalegin horiei guduan bertan borrokan aritu zela erantsiz gero, Atenasera iristean hil izana baino iristea bera da harritzekoa.

1896an, Atenasen egin ziren lehen Olinpiar Joko modernoetan, maratoi izeneko lasterketa luzea antolatzea erabaki zuten, Filipidesen balentriaren omenez. Greziar armadako ofizial batek Spiridon Louis izeneko artzaina aukeratu zuen bere herrialdea ordezka zezan. Lasterketa baino lehen, Louisek bi egun eman zituen baraurik eta otoitzean. Lasterketaren amaieran lehen tokian eta bakar-bakarrik zeharkatu zuen helmuga, herrikideen txalo artean. Hala, greziarrek ohoreari eustea lortu zuten, Olinpiar Joko klasikoen sortzaileek 1896ko joko horietan irabazi zuten atletismoko proba bakarra izan baitzen.

Emakumeentzat, aldiz, garaipena askoz beranduago iritsi zen. 1970eko hamarkadan hasi ziren zenbait hiritako maratoietan parte hartzen eta, lehenengoz, 1984ko Los Angeleseko jokoetan izan zuten 42 kilometro pasatxo horiek lasterka egiteko aukera.
Aurtengo Atenaseko maratoian ere parte hartu ahal izan dute eta, hala, Filipidesen egitandiak 2.500 urte beteko dituenez, soldaduari omenaldia egingo diote.

2015-05-18 20:29 #1

<p>oso ondo lan bat egiteko lagundu didazue</p>

<p>&nbsp;</p>

<p>hhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhh</p>

2015-05-27 14:35 #2

<p>Meritu guztia artikulugilearena da (@irazustabarrena); hau Grezia eta Erroma klasikoko artikuluen gaineko biltegi bat da. Dena den, pozten gara baliogarria izan bazaizu.</p>


Utzi iruzkina: