...A ZE ODISEA GREZIAN!

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2015-02-06 22:43


ZIZERON: Alderdiak II

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2015-02-06 22:29

BERRIA, 2015-01-24 / Hedoi Etxarte ETA kanpaina militarrean zegoenean betiereko demokratek esaten zuen: hemen biolentziarik gabe proiektu politiko guztiak dira defendagarriak —ETArena soilik da biolentzia, 2014an 3.200 lagun hil dira Mediterraneoa zeharkatzen—. ETAren kanpaina militarra bukatzeak demostratu ditu gauza asko. Adibidez PSE-EEk Michel Clouscard-en lemari arrazoia eman diola: «dena dago permitituta, ezer ez da posible». Desiraren ideologia da nagusi ikasle pijoen 1968 hartatik, «neofaxismoa» esaten zion Clouscardek kontra-iraultza ...


Nagore Irazustabarrena ARGIA, 2015-01-18 Antzinako Grezian eta Erroman arraien (argazkian) eta ikaraioen deskarga elektrikoak erabiltzen zituzten sendagai: buruko minerako, hezueriarako... Egiptoarrek, aldiz, eskuragarri zuten arrain elektrikoa baliatu zuten: Niloko arrain katua. Grezia, K.a. VI. mendea. Miletoko Talesek ikusi zuen substantzia erretxinatsu horixka batek, zapi batez edo animalia larruz igurtzita, objektu arinak erakartzeko propietate bitxia lortzen zuela. Substantzia hura anbara zen, grekoz elektron. Antzinako greziarrek ez zeukaten fenomenoaren azalpe...


Nagore Irazustabarrena ARGIA, 2014-12-28 Erromako metroaren C linea eraikitzeko lanetan, 35 x 70 metroko ur biltegia aurkitu dute. Ziurrenik nekazaritza enpresa baten laboreak ureztatzeko erabili zuten, baina inguruko ibai baten uraldiak geldiarazteko eraiki zutela dioen hipotesia ez dute baztertu. Aurkikuntzak garrantzia du, batetik, orain arte aurkitutako Antzinaroko ur biltegirik handiena delako. Eta, bestetik, San Giovanni auzoan dagoelako; Erroman iraganeko arrasto faltarik egon ez arren, inguru horretan ez dira orain arte Antzinaroko egiturak aurkitu. Alde txarra...


ONDO MAITE ZAITUENAK

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2015-01-02 17:45

BERRIA, 2015-01-02 / Danele Sarriugarte Bertso-saio batekin amaitu zen Feministaldia, eklipseen moduan gutxitan ikusteko aukera izaten diren horietakoa, landu ziren gaiengatik eta oholtza gainean oro zirelako emakumeak. Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi aritu ziren kantuan, eta Ainhoa Aranburu gai-jartzaile. Azken horren lana nabarmendu nahi nuke, bertsolaritzarekin nire lotura zuzenena Plazatik Gaztetxera ekimena izan den heinean luzaroan, lehiaketa horretan gaiak ematen jardun behar izan nuenez behin, eta ikaragarri zaila suertatu zitzaidanez, bereziki baloratu nituen Aranburur...


IGUALKO DA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2015-01-01 18:21

Anjel Lertxundi BERRIA, 2014-12-24   Hurbileko batek orain pare bat egun: “Igualko da bihar edo etzi, ezta?”. Kopeta zimurtuko nuen, berehala egin baitzuen zuzenketa: “Igual izango da bihar edo etzi?”. Ahalko izango zuen buruan, eta, imitazioz edo, igualko atera. Posible baldin bada “ahal izango dut” bihurtzea “ahalko dut”, zergatik “igual izango dio” ezin da bihurtu “igualko dio”? Labur ekonomikoagoa da. Zergatik “berdin izango da” edo “aski izango dut” bezalakoak ez dira “ber...


ZE ARRAROA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2014-12-21 20:37

BERRIA, 2014-12-20 / Angel Erro Da ist doch klar, ohne Deutsch läuft nicht der Deutsche Sprachrat in Berlin (Arraroa, noski, alemaniera gabe Alemaniar Hizkuntzaren Kontseilua Berlinen). Eta hau ere ez al da arraroa, euskararik gabe Donostiako Euskararen Aholku Batzordea?Lingua impossibilium, lingua ridiculorum, ze arraroa euskararik gabe, baina hala ere…Drôle de Conseil Supérieur de la Langue Française, dont les membres ne sont pas obligés de connaître le français (Arraroa, noski, partaideek frantsesez jakin behar ez duten Frantses ...


MARI DOMINGI

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2014-12-21 20:33

BERRIA, 2014-12-19 / Angel Erro Sare sozial ireki batean Josu Lezametak (@jozulin), Olentzero ile zuridun garbi distirant bat ikusten duen bakoitzean, benetako Olentzerok aho beltz zikinetik mozkor korrokada bat botatzen duela idatzi du. Askok jarraitu diote, irudimenari eragiten (umeen aurrean puzkerrak botatzen ditu, taberna barruan pipatzen du, edo viceversa, euskalkian mintzo da…). Benetako Olentzeroren irudian hasi naiz pentsatzen. Olentzero —badaezpada diot— benetan existitzen ez denez, gainean jartzen dizkiogun benetakotasun ezaugarriek beste zerbait adi...


Nagore Irazustabarrena ARGIA, 2014-12-14 Iulia Augusta Faventia Paterna Barcino erromatar kolonian, hau da, K.o. III. mendeko Bartzelonan birtualki ibiltzeko Bàrcino 3D aplikazioa eskuragarri dago telefono eta tabletetan erabiltzeko, katalanez, gazteleraz zein ingelesez. Bartzelonako Udaleko Arkeologia Zerbitzuak 2012an abiarazi zuen Bàrcino Plana, hiri erromatarrari buruzko ikerketa, indusketa, dokumentazio eta hedapen lanak egiteko, eta ekimen horren barruan garatu dute aplikazioa. Ezkerreko irudian, esaterako, hiriko gune nagusietakoa ikus daiteke,  A...


Nagore Irazustabarrena ARGIA, 2014-12-07 Ama haurrari bularra ematen, aitaren aurrean. Haurtzaroan hildako erromatar baten sarkofagoko erliebeen xehetasuna (K.a. 150 inguruan). Erroma, K.a. VIII. mendea. Kondairaren arabera Romulok eta Remok hiria sortu zuten. Jaioberritan abandonatutako anaia bikiek otseme batek elikatu zituelako lortu omen zuten bizirautea. Eta ez ziren jaio eta berehala hiltzen utzitako Antzinaroko pertsonaia bakarrak: Pertseo, Sargon, Hadis eta Edipo ere jaioberritan abandonatu zituzten. Gehienak mitologiaren eremuan soilik existitu arren, horrek a...