IBILALDI BIRTUALA BARTZELONA ERROMATARREAN
Nagore Irazustabarrena
ARGIA, 2014-12-14
Iulia Augusta Faventia Paterna Barcino erromatar kolonian, hau da, K.o. III. mendeko Bartzelonan birtualki ibiltzeko Bàrcino 3D aplikazioa eskuragarri dago telefono eta tabletetan erabiltzeko, katalanez, gazteleraz zein ingelesez. Bartzelonako Udaleko Arkeologia Zerbitzuak 2012an abiarazi zuen Bàrcino Plana, hiri erromatarrari buruzko ikerketa, indusketa, dokumentazio eta hedapen lanak egiteko, eta ekimen horren barruan garatu dute aplikazioa.
Ezkerreko irudian, esaterako, hiriko gune nagusietakoa ikus daiteke, Augustoren tenplua, Barcinoko foroaren erdialdean.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: