Arditurriko Natur Parkeko Hirugarren Meatzea bisitatzeko moduan jarri du Arkeolan Fundazioak hiru urteko lanaren ondoren. Denera, 100 metroko galeriak ditu meazuloak (bideoa: Andoni Canellada / Argazki Press). BERRIA, 2015-04-24 / Edu Lartzanguren Zilarra ateratzeko egin zuten meategia erromatarren garaian. Metala Donostiako, Pasaiako edo Oiassoko —gaurko Irun hiriko alde zaharrean— portuetara jaisten zuten ontziratzeko. Duela 2.000 urte bezala utzi dute, Arkeolanek, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Oiartzungo Udalak eginiko lanari esker. Gaur erak...


JAINKOAK GURE KALEETAN

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2015-05-06 11:26

Euskal Herriko kaleak mitologia klasikoko, eta euskal mitologiako jainkoz josita daude. Eskultura, kale eta denden izendegietan topatu daitezke. BERRIA, 2011-03-27 / Lander Muñagorri Liburuetatik kanpo, mundu klasikoak bizirik jarraitzen du. Eskultura itxurarekin, edo kale edo denden izenekin, Grezia eta Erroma klasikoko izaki mitologikoak gure artean daude. Historian zehar gizartea hezteko erabili izan dira jainko horien irudiak, eta gaur egun ere asmo horrekin jarraitzen dute gure kaleetan.«Greko klasikoa eta latina galdu diren arren, mitologiarekin lotutako sinbol...


AUSENTZIA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2015-04-27 16:53

 BERRIA, 2015-04-24 / Anjel Lertxundi Mundu guztiak liburuak txalotzen dituen egunean, missing egin nuen nik, missing Garbine eta Angel zutabekideek ere. Liburuez, tintarik ez. Kointzidentziak esan nahiko du zerbait, hermeneutika pixka bat eskatzen du kasuak. Ni neuretik mintzatuko naiz, ordea, Garbinek eta Angelek ondo frogatua dute-eta ez dutela aingeru goardakoen beharrik.Dotore geldituko litzaidake esatea in absentia jokatu banuen liburuaren inguruko hipokresia eta festa atxanpanatua salatzeko izan zela. Agian pose hutsa izan zen, agerian uzteko mordenoñoena egitea et...


JAI

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2015-04-17 18:04

BERRIA, 2015-04-10 / Danele Sarriugarte Jaiegunez izan genuen jazoeraren berri, atxilo eramana zutela andre bat, bere burua defenditu eta etxeko erasotzaileari boteretuta erantzun ziolako, ezintasunez beharrean. Atxiloketarekin haserre agertu ziren nire inguruan asko, autodefentsatzat bainoago oldartzat hartua izan zelako guraizekada, eta baita vox populia-rekin amorratuta ere, beti dagoelako bakezale baldintzagabekoren bat matrakarekin, biolentzia denak direla igualak (esan nahi baita txarrak), indarkeria fisikoa okaztagarria dela salbuespenik gabe (baina kurioski kasu batzuetan...




ZULOAK

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2015-02-11 18:20

BERRIA, 2015-02-10 / Angel Erro Herri honetan asko dakigu zuloez. Gure oroimenak, esaterako, zulo asko ditu. Familietan ere zuloak, hilotzez beteak, hura eragin dutenen damurik gabe. Adituak gara zulogintzan. Ikustea besterik ez dago gure poeta, prosista eta kantarien lanetan zenbat pitzadura, zenbat zirrikitu, zenbat arrakala ageri den, lur gainetik irentsiko gaituen beldur. Arrakalek arnasa hartzen dutela dio Sarrionandiak. Izaki bizidunak dira, zulo bilakatuz gero. Horregatik zuloetan adituaren lehen lezioa haiek ekiditearena dugu. Ez ikusiarena egin eta Immanuel Kanti sine...


PARTENON?

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2015-02-06 22:53

OLARIAGA / BERRIA, 2015-II-06


PANDORAREN KUTXA!?

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2015-02-06 22:50

OLARIAGA / BERRIA, 2015-I-31


ZAHARRAK BERRI

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2015-02-06 22:43

BERRIA, 2015-I-29 Anjel Lertxundi Ismenek ahizpari: “emakume gaitun, ez dinagu gizonezkoen kontra egiteko ahalmenik”. Antigonak, gogor: “Nirekin hagoala esaten badidan ere, ez dinat laguntzarik eskatuko!”. Antigonak erregeak agintzen dionaren gainetik dauka kontzientzia: bakarrik dago boterearen aurka eta bakarrik lurperatuko du neba hil berria, jakinik ere heriotza izango duela zigor. Gizonezkoen munduan bizi dira bi ahizpak, Kreonte erregeak bere solasetan zehatz marrazten duen ordenamendu pitzadurarik gabean: “Bizi naizen artean ez dit emakume ba...