APOLITIKOA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2016-02-10 18:37

BERRIA, 2016-01-31 Angel Erro Apolitikoaren ezinaz ederki mintzo da Amaya Uranga ezkerreko emakume eta kantari autodidakta, orain urtebete Deian emaniko elkarrizketa batean, non, bidenabar, ez baitu eragozpenik, egunkari horren irakurlearen batezbesteko politikoa aintzat hartuta, Iñaki Azkuna zenaren apetatsutasuna azpimarratzeko: «Berdin zait udal ala gobernua. Goitik behera xedatutakoa oro gaizki eramaten dut. Ezin ditut politikariak eraman. Baina badakit denak ez direla zaku berean sartzekoak. Ni ez naiz apolitikoa, zeren holakorik esaten duzun unetik beretik ar...


AITORTZA

2
paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2016-02-10 18:09

BERRIA, 2016-01-17 Anjel Lertxundi Tentuz idazten saiatzen naiz, beldurrez ere jarduten dut. Ez naiz gramatikalaria, eta bai euskaran eskolatu gabea, eta aitor dut konplexuz lepo begiratzen diedala gramatikalariei eta kategoria horretan sar daitezkeen beste lanbideei; errezeloz begiratzen diet estuegi jokatzen dutenei, mesfidantzaz malguegiei, esker onez orekatuei, izuz dogmatikoei, errukiz euliak kanoi-danbaka garbitu nahi dituztenei, flipatan beren euskara-proposamena euskararen beraren gainetik jartzen dutenei. Eta aldian-aldian —oso sarri, alegia— plazaratzen bai...


JASOTAKOTIK

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2016-02-10 17:59

BERRIA, 2015-12-31 Anjel Lertxundi Egunotan, lagun katalan batek berak konposatutako meza baten grabaketa bidali digu asmoz, jakitez eta ekitez betetako urte berri bat opatuz, eta in terra pax hominibus pasarteko konpas goratsuak entzuten ari nintzela, bururatu zait jasotakotik opatzea zuei ere —ibilbide asmoz, jakitez eta ekitez betea bezain solidarioa— mundualdiko bide egunerokoan. Zilegi bekit zuekin disfrutatzea lagun tolosar batek igorri digun sonetoaren muina ere: poemaren hasieran abisatu eta gero esperoan joaten zaigula bizitza, bukaerak xuxurlatzen digu eu...


KOLOKAN

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2016-02-10 17:56

BERRIA, 2015-12-22 / Anjel Lertxundi Espainiako egoera politikoa ikaragarri hurbildu omen da Italiakora. Horrekin esan nahi dute indar paretsuko lau alderdi egoteak gobernazioa zailduko duela, ez dela oreka politikorik egongo, gobernagarritasuna ia ezinezkoa izango dela. Baina esaten ez dutena da bipartidismoaren esku zuriek zilegiztatu dutela ustelkeriaren atzaparrek arpilatutako guztia; esaten ez dutena da boterearen orain arteko txandakako partiketak zenbat kakaztu duen politika; esaten ez dutena da nola indargabetu duten hiru botereen arteko autonomia, nola malurtu duten just...



CIRQUE DU SOLEIL-EK «VAREKAI. OIHANEKO IPUINAK» IKUSKIZUNA EKARRI DU EUSKAL HERRIRA. EZ DA OHIKO ZIRKU-IKUSKIZUNA, BAINA ZIRKUA DA BETE-BETEAN. TRAPEZISTAK, MALABARISTAK, PAILAZOAK, MUSIKARIAK... ASTEAZKENETIK, IKAROREN MITOAREN GAINEKO ISTORIO BAT ANTZEZTEN ARI DIRA GASTEIZERA EKARRI DUTEN VAREKAI IZENEKO BASOAN. Xabier IZAGA, GARA, 2016-I-29 Greziako mitologiaren arabera, Ikaro eta haren aita Dedalo, Kretan preso zeudenak, ihes egin zuten handik, lumazko hegoak baliatuta. Baina Ikaro eguzkira larregi hurbildu eta bere hegoetako lumak lotzen zituen argizaria...


Mende eta erdiko historian sarritan egon da euskal lurraldeetako egitura fiskala arautzen duen foru sistema auzitan. Kubako gerratik hasi eta Aznarren garairaino, konfrontazioaren mehatxua izan da “pakturako” faktore giltzarria. Urko Apaolaza Avila ARGIA, 2016ko urtarrilaren 24a      Cánovas del Castillok foruak indarrez abolitu eta zerga-hitzarmena onartzeko prest zeuden diputazioak hatzaz aukeratu zituen 1878an. Irudian, Angiolillo anarkistak Arrasateko Santa Ageda bainuetxean tiroz hil zuen momentua ilustratzen duen grabatua. “...



IPURDI BISTAN

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2016-02-02 12:01

BERRIA, 2016-01-08 / Anjel Lertxundi Espainia egitate nazioaniztuna da, ez dago eragozpenik hain kontu agerikoa onartzeko, baina nazio horiek errealitate kultural gisa soilik (?) hartuak izatekotan: hala zioen Savaterrek atzo El País-en gaztelaniaren bozgorailutik. Eragozpenak daudenean baino erabiltzen ez den formula erretorikoa zerabilen —ez dago eragozpenik—, ipurdi bistan utziz hain «kontu agerikoa» ez dela hain agerikoa eta bai tabu txit deserosoa: egitate nazioaniztun kultural hain begibistako horretako nazio kultural batek beste guztiak ukatu...


2015-12-26 / Berria ONDAREA. Sei etxe berregin dituzte Ponpeiako aztarnategian (Italia), eta horrek esan nahi du erromatar garaiko eguneroko bizitzari begiratu ahal izateko sei leiho gehiago zabaldu dituztela. Hiriko goi klaseko eta klase ertaineko biztanleen etxebizitzak dira sei eraikuntzak, eta arropa nola garbitzen zen ikusteko aukera ematen du haietariko batek, adibidez. Baina ez dira soilik etxeak. Eszena mitologikoak eta gladiadoreen arteko borrokak irudikatzen dituzten freskoak eta mosaiko erraldoiak ere badaude. 3,2 milioi euroko aurrekontua izan dute zaharberritze lanek.