AHOTSA.INFO 2016-04-12 Horrela galdetzen zuen Juvenal poeta erromatarrak duela 2.000 urte ia: Quis custodiet ipsos custodes? Nork zainduko du zaintzailea? Esaldi honetatik ondorioztatzen dugunez, bazuen poetak garaiko kontrol sozialaren eta administrazioak pertsonen otzantasuna behartzeko erabiltzen dituen metodoen inguruko kezka. Eleak/Libre dinamika Zer esango liguke poetak, egun, gure herrian zeharreko bisitaldian berarekin topo egin eta Argiako Axier Lopez kazetariari ezarritako isunarena kontatuko bagenio? - Seguru al zaude? sinesgogor batekin hasiko litzateke ig...


31 eskutik bloga, 2016/04/01 Xabier Olarra Horixe dio esapide latinezkoak. Denok egiten ditugula irristadak, alegia. Are Homerok, poeta bikaina izan arren. Horrelako batzuen berri ematen saiatuko naiz hurrengo artikuluetan, ez inoren izen ona zikintzeko, baizik eta agerian uzteko zeinen zaila den edozein lanetan perfekzioa iristea, eta are gehiago itzulpenean. Ez dut esango itzulpen guztiei eta itzultzaile guztiei harrapa dakizkiekeela akatsak, irristadak, irakurketa okerrak, gaizki-ulertuak, desbiderapenak, nahiz eta gehienetan aurkituko genukeen zer zuzendua, baina apustu egingo n...


BERRIA, 2016-03-24  Patxi Zubizarreta - Idazlea Hirudia atal honetako literatur kontutxoak are gehiago erlatibizatzera etorri zaizkigun azken gertakari lazgarriak gogoan, zirrara gorputzean, begirada leihoaren bestaldera jaso behar izan duzu. Ustekabean, Bruselako kale hustuen isiltasunaren oihartzunak haur denborako aste santuak ekarri dizkizu gogora, orduan ere gizartea in tenebris geratzen baitzen, gehienez ere Bibliako epopeien filmek eta musika klasikorik ilunenak lagunduak. Eta pentsatu duzu bitxia dela, urteen poderioz, ideologiak nola hondoratu eta birrindu diren eta,...



BISURTEAK, ZERGATIK?

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2016-04-01 21:55

eitb.eus, 2016/02/29 Urte bakoitzak 365 egun ditu, baina baita zenbatzen ez diren 5 ordu eta 48 minutu ere. Ondorioz, lau urterik behin egun bat gehitu beharra dago, eta, hortaz, urteak 366 egun ditu. Gaur otsailaren 29a da; 2016a bisurtea da, beraz. Berezitasun hau lau urterik behin gertatzen da, eta egutegiaren ezberdintasunak zuzentzera dator. Urte bakoitzak 365 egun ditu, baina baita zenbatzen ez diren 5 ordu eta 48 minutu ere. Ondorioz, lau urterik behin egun bat gehitu beharra dago, eta, hortaz, 366 egun ditu. Bisurtea latinetik datorren adiera da: bis sextus dies ante calendas ...




Nagore Irazustabarrena  ARGIA, 2016ko otsailaren 21a    'Atenasko eskola', Rafael (1510-1511). Aristoteles arkuaren azpian dago, zutik eta tunika urdina soinean, aldamenean Platon duela.Vatikanoko museoa Atenas, K.a. 330. Aristotelesek (K.a. 384-322) Politika idatzi zuen. Eta obra horretan, beste eduki askoren artean, praktika demokratikorako arauak jaso zituen. Hona hemen bederatzi arauok laburbilduta:   – Magistratura guztiak guztion artean hautatzea.   – Guztiek bakoitzaren gainean agindu dezatela eta bakoitzak, txandaka, guztien ...



Zientzia Kaiera-k idatzia, 2016-III-03 Neguaren erdian gaude jada eta behin hona ailegatuta, asko udaberriaren zain egongo gara. Agian, hotzari aurre egiteko baliabideak ditugunez, neguari agur esateko premia ez da hain nabarmena gaur egun. Gure arbasoak, aldiz, udaberria noiz etorriko zain egoten ziren neguko bizi-baldintzak gogorrak baitziren. Antzinaroan udaberria noiz etorriko zen iragartzen ahalegintzen ziren neguaren erdialdean, eguraldi hobea noiz ailegatuko zen jakiteko. Erromatarren garaian, esaterako, jai bat ospatzen zen horretarako. Herrietako kaleetan desfileak egoten zir...