Erroma, K.a. 458. Lucius Quinctius Cincinnatus (K.a. c. 519-c. 430) erromatar patrizioa lasai eta xume bizi zen bere etxaldean, lurra lantzen. Baina urte hartan, ekuoek erromatarrak eraso zituztenean, erasoa jasan zutenek Cincinnatusengana jo eta jarduera publikora itzultzeko eskatu zioten: diktadore izendatu zuten. Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena ARGIA, 2018ko otsailaren 11      Cincinatti 1802an, herria beste izen batez (Losantiville) sortu eta 14 urtera. Mende erdi inguruan 150.000 biztanle izatera iritsiko zen. (Arg.: UC L...


1900 eta 1901 artean, Greziako Antikitera uharte inguruko naufragio batean Antikiterako Mekanismoa deritzon pieza aurkitu zuten, K.a. 150-100 urteen ingurukoa. Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena ARGIA, 2018ko urtarrilaren 28a   Oraindik ez dago erabat garbi gailuaren funtzioa, baina adituen esanetan, konputagailu analogikoa zen, kokapen astronomikoak eta eklipseak aurreikusteko diseinatua. Ontzi-hondarretan aurkitutako objekturik preziatuena izanagatik, ez da bakarra. Ehun urtetik gora pasa dira aurkitu zutenetik eta oraindik urpek...


Versus-Copula (II)

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2018-08-31 17:46

BERRIA, 2018ko otsailak 4 Andoni Egaña   Santa Ageda bezpera. Santaeskeko eguna, atariz atari kopla kantari ibiltzekoa. Santa Ageda nor izan zen berritzea bezain interesgarria iruditu zait kopla hitzari segika hastea. Latinezko copula-tik dator eta co-k elkar adierazten du, eta apere-k, berriz, lotu. Elkar lotzea litzateke beraz kopla bat osatzea. Eta esanguratsua da, izan ere, gure koplarik zaharrenek goiko izarrak, errekaldeko lizarrak eta etxeko nagusi jaunaren urre gorrizko bizarrak lotura logikorik eza baitute ezaugarri. Askotan pentsatu izan dugu egungo ber...


Versus-Copula (I)

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2018-08-31 17:38

BERRIA, 2018ko otsailak 3 Andoni Egaña   Nondik gatozen jakin nahi izateak ez omen dakar kalterik. Egun, zail da horrelakorik sumatzen, baina ikusiko zenuten noizbait, dokumentaletan bada ere, idi-parea goldeari tiraka. Soroaren alde batean abiatu dira eta besterainokoa egin dute. Zarratada bat egin diote lurrari, lerro bat, erreten bat. Buelta hartu eta abiapunturantz joko dute gero, eta handik berriz ekingo diote.Bertso hitza latinezko versus-etik dator, begi bistakoa denez. Latinez, versus horrek gauza bat baino gehiago esan nahi du, baina gaurkoari dagokion a...



BERRIA, 2017ko abenduak 17 Estibalitz Ezkerra   Homeroren 'Odisea' ingelesera itzultzen lehen emakumea izan da Emily Wilson; Peneloperen izaeraz bestelako ñabardurak atera ditu argira.   Penelope, Domenico Beccafumiren izen bereko margolanean. BERRIA Homeroren bi lan epikoetan, Iliada-n eta Odisea-n alegia, gerlari bat nabarmendu egiten da gainerakoen artean. Iliada-ren kasuan (Salbador Barandiaranek 1956an itzulia: Ilias'ena), Akiles erdi jainko ia hilezkorra da gerlari hori. Greziako gerlarietan handiena partaide duen gerra hori Helenaren b...


NAVARRORUM. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea. ERAKUSKETA (2017ko irailaren 21etik abenduaren 31ra) Hizkuntza, bere aztarnan


Alexandria edo Erroma, 290-325 urte inguruan. Likurgoren kopa izeneko beirazko eta metalezko pieza berezia egin zuten, ziur aski Erromatar Inperioaren toki batean baino gehiagotan. Adituen ustez, kopa egiteko prozesuan hiru lantegik hartu zuten parte, eta beirazko blokea aurrez prestatuko zuten Palestinan edo Egipton. Beiran zizelkatuta, Likurgo traziarren erregea ageri da mahatsondoz inguratua, eta Bako jainkoak eta haren bi jarraitzailek erregeari barre egiten diote; Bako gurtzeko ospakizunetan erabiltzeko sortu omen zuten. Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena...



Estitxu U. Lopez de Arkaute   ALEA, 2017-10-20 Gaubeako Haranean, Valpuesta herriko kartularioetan, erromantzearen aztarna garrantzitsuak daude.   Gaubeako Haranako Valpuestako (Burgos, Espainia) scriptoriumean bildutako dokumentazio asko 1813. urtean desagertu zen, Espainiako Independentzia Gerran, soldadu frantsesek Santa Maria elizan aurkitu zituzten paperak sua egiteko eta berotzeko erabili baitzituzten. Alta, elizako organoaren hodietan monjeek ezkutatu zituzten hainbat eskuizkribu salbatu ziren, horien artean Valpuestako kartulario ospetsuak: Gotikoa eta ...