Antikiterako altxor agorrezina

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2018-08-31 17:51

  • 1900 eta 1901 artean, Greziako Antikitera uharte inguruko naufragio batean Antikiterako Mekanismoa deritzon pieza aurkitu zuten, K.a. 150-100 urteen ingurukoa.

ARGIA, 2018ko urtarrilaren 28a

Oraindik ez dago erabat garbi gailuaren funtzioa, baina adituen esanetan, konputagailu analogikoa zen, kokapen astronomikoak eta eklipseak aurreikusteko diseinatua.

Ontzi-hondarretan aurkitutako objekturik preziatuena izanagatik, ez da bakarra. Ehun urtetik gora pasa dira aurkitu zutenetik eta oraindik urpeko arkeologia lanak emaitzak ematen ari dira. 2017ko kanpainan aurkitutako 37 pieza daude orain ikusgai Pireon, Atenasko portuan, uretan sartuta oraindik, gatzgabetze prozesu mantsoa errespetatuz.


Utzi iruzkina: